Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

“Santa Klara uhartea, uharte ezezaguna”. Txangoa itsasontziz eta ibilbidea uhartean

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Taldeak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Orokorra
Data
 2010-06-01 / 2010-09-30
Erreserba
Bai
 
Santa Klara uhartea, uharte ezezaguna

Gaur egun Santa Klara uhartea Donostiako paisaiaren elementu garrantzitsu bat bada ere gutxik ezagutzen dute sakonki uhartea. Garai batean espazio ezatsegina izan zen uhartea, gaur egun altxor natural, paisajistiko eta historikoa bihurtu zaigu. Uhartera egingo dugun bisitaldi honek aukera emango digu ondare naturalaz gozatzeko, paisaiaren berezitasunak behatzeko, flora, fauna... Ondare kulturalera ere gerturatuko gara eta historia, kondairak, tradizioak eta mantentzen diren arkeologia aztarnak eta itsasargia ezagutzeko aukera izango dugu. Proposatzen den ibilbide honek denboran bidaiatzeko aukera ematen du: uhartea desterratu eta koarentenan jartzen zituzten pertsonen bazterra, hiriaren defentsarako kokaleku estrategikoa... Farozain, tabernai eta ontzijabeen istorio interesgarriak ere entzungo ditugu. Flysch-aren jarraipen bezala uhartearen formakuntza geologikoa ere aztertu ahal izango dugu eta zorte piska batekin, podarcis hispanica sebastiani sugandila agurtuko dugu.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.