Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

“Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez” erakusketaren inguruko eskaintza

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak
Data
 2009-01-01 / 2010-12-31
Erreserba
Bai
 
Erakusketaren inguruko eskaintza

Erakusketa honek Ozeano Barean izandako euskal presentziaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, Filipinak, Japon eta Txina barne hartuz.

XVI. mendetik gaur egunera denboran zeharreko bidaia honetan, Elkano, Urdaneta eta Legazpiren garrantzi historikoa eta abenturaz beteriko bizitzak ezagutu daitezke. Halaber, latitute haietan nabarmendu ziren beste hainbat pertsonaia ere agertuko dira: nabigatzaileak, merkatariak, misiolariak eta pilotariak, besteak beste

Bisita gidatuak: Erakusketara bisita gidatuak egiten dira taldeentzat aldez aurretik erreserba eskatuaz. Ordu beteko iraupena dute eta 1€ balio du pertsonako.

Jokua: Erakusketaren osagarri bezala "Elkano, nora hoa?" jokua egiten dugu Museoko Hezkuntza arduradunarekin. Iraupena: ordu eta erdi. Prezioa: 1 € pertsonako.

Ipuinak eta kondairak: Txikienentzat erakusketa egokitu egiten da ipuin eta kondaira ezberdinetan oinarrituaz.

Erreserbak egiteko: Museoaren jardueretan partehartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik bisitaren ordua eta eguna zehaztea eta erreserbatzea. Erreserba telefonoz (943-430051), faxez (943-431115) zein e-mailez (untzimuseoa3@gipuzkoa.net) egin daiteke.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.