Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeitin!

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Norbanakoak, Familiak, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2010-05-16 / 2010-05-23
Erreserba
Ez
 

Igartubeiti Baserri Museoak bi ekintza antolatu ditu museoen Nazioarteko Eguna ospatu asmoz.

  • Bata, Chillida-Leku museoaren lankidetzarekin antolatua, Zabalaga baserriari buruzko bisita gidatua izango da, Hernaniko museoan eskainiko dena maiatzaren 16an.
  • Bestalde, Igartubeiti baserri museoak bi ate ireki jardunaldi antolatuko ditu maiatzaren 22 eta 23an. Bietan, bisitariek "Hazia erein" ekintzarekin goza ahal izango dute beraiek aukeratutako hazia erein ondoren, etxera eraman ahal izango baitute.

Ekimen hauen bitartez, Igartubeiti baserri museoak gizartearekin duen harreman estua adierazi nahi du, ICOM erakundeak proposatutako aurtengo museoen Nazioarteko Egunaren leloarekin, "Museos para la Armonía Social", bat etorriz.


Bi egunetan, bai maiatzaren 22an, larunbatean baita 23an, igandean ere, sarrera eta 11:00etan, 12:30etan eta 17:00etan eskaintzen ditugun bisita gidatuak doakoak izango dira. Museoaren irekiera ordua ohikoa izango da, 10:00-14:00 / 16:00-19:00.


Bestalde, Hernaniko Chillida-Leku museoarekin lankidetzan eta museo honek museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako ospakizunen barne, Igartubetiko gidak, "Chillida-Leku baino lehen: Zabalaga", bi bisita gidatu berezi eskainiko ditu gaur egun Chillida-Leku museoa kokatuta dagoen Zabalaga baserriari buruz. Bi baserriak, Igartubeiti eta Zabalaga, garai berean, XVI. mendean, eraiki zituzten.


Zabalaga baserriari buruzko bisita gidatu berezi honek baserria ezagutzeko eta Chillida berak baserri honi buruz zuen ikuspegian sakontzeko aukera eskainiko du.
Bi bisitaldi gidatu eskainiko dira, lehenengoa 11:15etan hasiko da eta ordubete iraungo du, bigarren bisitaldiari hasiera 12:30etan emango zaio. XVI. mendeko baserri honi buruzko bisita gidatuak doanik eskainiko dira eta aforoa mugatua denez, izena emateko Chillida-Leku museora deitu behar da.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.