Sagardo Astea Igartubeitin
- Kokapena
- Barrukoa / Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak
- Data
- 2010-10-12 / 2010-10-12
- Erreserba
- Ez
Gaur bi sagar prentsaketa burutuko dira, goizez 12:00etan eta arratsaldez, 17:00etan.
Antzespenak ere izango dira. Kortaberria familiak XVI. mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsiko ditu, 11:30etatik-13:30etara eta 16:30etatik-18:30etara.
Sagardoa Kirikoketa erritmora
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbat, igande eta astelehenean, urriaren 9, 10 eta 12an. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.
Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.
III. Sagardo Astea Argazki Digital Leihaketa
Sagardo Astea zure mugikorretik! Parte hartu eta saria lortu!
Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net-era eta lortu 2 lagunentzako afaria.
Sagar erakusketa
Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.
Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa, Interpretazi gunean dago kokatua.
