Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Rocket berogailuen diseinuari buruzko ikastaroa

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Helduak
Data
 2011-05-13 / 2011-05-16
Erreserba
Bai
 
Ikastaroan diseinatuko den rocket berogailua

Felix Baltistan Fundaziok (FBF) antolatua, Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura Sailaren eta Ekosuaren lankidetzarekin, berotzeko eta sukaldatzeko Rocket berogailuak diseinatzeko ikastaroa eskainiko da Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzaren 13 eta 16an, 10:00etatik 14:00etara.


Felix Baltistan Fundazioa (FBF). Pakistango iparraldean lanean dihardu azken hamar urteotan, Hushe bailaran hain zuzen ere. Proiektu ezberdinak ditu abian, eta horietako bat Talis herriaren berreraikuntza da. Talis herria, 2010eko abuztuaren 7an uholdeen ondorioz kaltetua suertatu zen, eta orain berreraikitze lanetan dabil FBF.
Proiektua aurrera ateratzeko bolondres eta liberatu talde bat sortu zen, tartean Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura irakasle den Koldo Telleria. Eta bere gidaritzapean, Hirigintza Tailerra izeneko ikasgaiko 11 ikasleak ere badabiltza lanean.
Talde honen helburu nagusia FBF burutzen ari den 36 etxeen diseinua burutzea da. Eta prozesu honen barnean eraikinen optimizazio termikoa ere burutuko da.
Eraikinak harriz, adobez eta egurrez eginiko "baserriak" dira, hau da, Baltistango Igartubeitiak.
Hau dena uztartuz, egurrezko berogailu optimizatuen diseinua burutzeko lan-taldeak hartu behar duen ikastaroa Igartubeiti Baserri Museoaan eskainiko da maiatzaren 13 eta 16an, 10:00etatik 14:00etara.

Ekosua-ko Sara Herrero izango da ikastaroa emango duena eta bi berogailuen diseinua burutzea da helburua:

  • Rocket arrunta: batezere gela haundiak berotzeko diseinatua:

Adreilu errefraktarioz egina

12-15 kg egur/eguneko kontsumoa

100-120 m3 berotzeko gaitasuna

Konbustio tenperatura: 600-650oC

Sukaldatzeko aukera ematen du, diseinuaren arabera

  • Sukaldatzeko Rocket txikia:

Batezere sukaldatzeko diseinatua, baina berotzeko aukera heman dezake gorputzaren inertzia termikoaren arabera.

Ikastaro honetan edozein pertsonak eman dezake izena telefonoz edo e-mailez: 943 72 29 78; igartubeiti@gipuzkoa.net.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.