Museoen Nazioarteko Eguna Zarauzko Arte eta Historia Museoan
- Kokapena
- Barrukoa / Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- 20-35 urteko gazteak, Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Orokorra
- Data
- 2011-05-28 / 2011-05-29
- Erreserba
- Ez
Urtero bezala Zarauzko Arte eta Historia Museoak dohainik zabalduko ditu ateak hilaren 28 eta 29an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Museoen Nazioarteko Eguna 1977 urteaz geroztik ospatzen den efemeridea da. Aurten, ICOMek (International Council of Museums) proposatutako gaia "Museoak eta memoria. Sortu eta imaginatu" izango da, Zarauzko Arte eta Historia Museoaren filosofiarekin bat datorren gaia, hain zuzen ere. Zarauzko museoak bere sorreratik herritarren memoria bildu eta Zarauzko aztarnategiko aurkikuntzak herritarrei plazaratzeko asmoa izan baitu beti.
Horregatik, museoak, bisitari guztiak gonbidatu nahi ditu maiatzaren 28an eta 29an herriko aztarnategi arkeologiko garrantzitsua ezagutzera. Egun horietan museoko ateak zabalik egongo dira eta museoko eta elizako aztarnategiko sarrera dohainik izango da.
Bisitariei gogorarazi nahi zaie museoko ordutegia asteburu horretan honakoa izango dela: larunbatean 11:00tik 14:00era eta 15:30tik 18:30tara. Igandean berriz 15:30tik 18:30tara. Gogoratu nahi da, baita, bisita gidatuen ordutegia 12:30tan (larunbatean soilik) eta 16:30tan (larunbatean eta igandean) izango dela eta bisita gidatua egin ahal izateko aldez aurretik museora deitzea edo idaztea komeni dela (943 83 52 81 edo info@menosca.com).
