Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Mahai txotxongiloak egiteko tailerra

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Helduak
Data
 2011-11-25 / 2011-11-27
Erreserba
Bai
 
Arketal tailerra

Azaroaren 25etik 27ra izango da, Topic zentroan

Lau orduko hiru saiotan antolatutako hamabi orduko iraupena izango du Arketal talde frantsesak gidatuko duen mahai txotxongiloen tailerrak. Gehienez ere hamar lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 50 euroko izen-ematea ordainduta.

Txotxongiloa panpina biziduna da, eta mugimendua da, hain zuzen ere, bizitasuna ematen dion ezaugarria. Tailer honetan, beraz, ikasleek mahai txotxongiloak egiten ikasiko dute, arreta berezia emanez panpinaren mugimenduak den garrantziari; izan ere, egileek ezinbestean aintzat hartu beharreko ezaugarria da, panpina eszenan behar bezala mugituko bada.

 

Mahai txotxongiloak bi gailuren bidez mugitzen dira: bat buruaren atzeko aldean dute, eta bestea, soinean. Panpinaren besoak, berriz, txotxongilolariak mugitzen ditu, bere eskuez. Oinarri horiekin, txotxongiloa eszenan mugituko da, guk bultzatu eta haren kulunka ibilera bihurtuta.

Teknika hau, izenak dioenez, mahai edo euskarri baten gainean lantzen da.
Tailerraren helburua hainbat bolumen elkartuz txotxongiloa eraikitzea izango da.
Eta atal hauek landuko dira:
- Eredua pentsatzea: panpinaren tasunak, ezaugarriak, aukerak....
- Materialak eta lanabesak aurkeztea.
- Artikulazio teknikak.
- Gorputza lotzea: gorputz adarrak, burua, soina.
- Kolorea eta apaindurak.
- Jolasaren hasieran, txotxongiloa mugitzea.

Arketal 1984an sortu zuten Greta Bruggeman eta Sylvie Osmanek; biek ere Charleville-Mézièresko Institut International de la Marionnetten egin zituzten ikasketak. Taldeak Cannesen du egoitza, 1990az geroztik. Bere ibilbidean, heldu, haur eta orotariko ikusleentzako 24 sormen lan egin ditu. Lankideei dagokienez, txotxongilolari, antzezle, idazle, eszenografo, margolari eta eskultoreekin aritu da. "Gure lan bakoitza bidaia bat da, bidaide ditugun lankideekiko elkarrizketa. Nortasuna, oroimena, erbestea, familia, gizatasuna bera dira gure ohiko gaiak".

Arketal Tailerra, Txotxongiloaren Arteen Formazio eta Ikerketa Zentroa

Transmisioa eta trukea oinarri harturik jaio zen Arketal Tailerra, ikerketa eta sorkuntza gune bat eratzeko premiari erantzuteko xedez. Txotxongiloaren artearen arloko lanbide prestakuntzako zentroa da, 2002. urtetik, eta Greta Bruggeman du zuzendari. Tailerrean, arte horren ezagutza eta hastapenak irakatsiko dituzte arduradunek; haien eskutik ikusiko dute parte hartzaileek adierazpen plastiko eta dramatiko garaikideari aise moldatzeko moduko artea dela, batzuetan arte esklerotiko edo, gutxienez, sinplistaren tankera hartu ohi bazaio ere. Bestalde, tekniken transmisio soiletik harago, Arketal tailerrak topalekua izan nahi du: sorkuntzaren abenturaren topalekua, ikastaroko partaideen arteko ezagutzak bateratzeko eta esperientzia artistikoak trukatzeko gunea.

Mahai txotxongiloak eraikitzeko tailerra
Gidaria: Arketal taldea (Cannes), Greta Bruggeman
Tokia: Topic
Iraupena: 12 ordu, lau orduko hiru saiotan
Norentzat: Nerabeak/helduak
Noiz: Azaroak 25, 26 eta 27
Ordutegia: Ostiralean (azaroak 25), 18:00etatik 21:00etara. Larunbatean eta igandean (azaroak 26 eta 27), 9:30etik 14:00etara.
Gehieneko partaide kopurua: 10

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.