Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

San Adrianera bisita gidatua

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2011-12-09 / 2011-12-10
Erreserba
Bai
 
San Adrian

ZEGAMAKO TURISMO BULEGOAK BISITA GIDATUAK ANTOLATZEN DITU ABENDUAK 9 eta 10ERAKO

San Adriango tunelean izan diren azken aurkikuntzen berri emango da.

Aranzadi Zientzia Elkarteak San Adriango tunelean eta tunelaren inguruetan IV. indusketa kanpaina burutzen ari da oraingo honetan. Indusketa arkeologiko hauen berri emateko, Zegamako turismo bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu datozen jai egunetarako.
Bisita gidatuak abenduaren 9 eta 10ean izango dira. Gidaren eskutik indusketa kanpaina ezberdinetan egindako lanen berri emango da, baina batez ere azkeneko IV. indusketa Kanpaina honetako aurkikuntzen azkeneko berriak izango ditugu bisitaren ardatz, Bronce garaiko azkeneko piezak, erdi aroko gotorlekuaren aztarnak besteak beste.
San Adriango tuneleko edota inguruetako aurkikuntzen berri jasotzeaz gain, indusketa arkeologikoen lanen egoera ikusiko dugu, Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa lanak otsail-arte ez baitute amaituko.
San Adriango tunela mendi inguru baten kokatuta egonik, bisitariak mendiko zapatilak edo botak ekarri behar ditu. Hala ere burutuko den txangoa maila errazean kokatzen da, ordu bateko iraupena izango delarik. Goizean zehar hamaiketakoa egiteko tarte bat izango da, bisitariak berak ekarri beharko duelarik bokadiloa.
Zegamako turismo bulegoak bisita gidatu honetan parte hartzeko aurrez izena ematea eskertuko zuen. Bisitariak izena emateko turismo bulegora zuzendu behar da, 943802187 telefonoaren bidez edota aizkorribidean@aizkorri.net helbide elektronikoaren bidez.
Bisita gidatu honen informazio gehiagorako Zegamako turismo bulegora zuzendu zaitezke aizkorribidean@aizkorri.net helbide elektronikora edota 943802187 telefonora.

BISITA GIDATUAREN XEHETASUNAK
Egunak: ABENDUAK 9 ETA 10
Ordua: GOIZEKO 09:30AK
Prezioa: Helduak 4€ eta haurrak 3€ (Zegamarrek dohainik)

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.