Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

"Gazta eta Sagardoaren Mendia" proiektua: Doako autobus zerbitzua Zeraingo sagardotegietara

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Helduak
Data
 2012-03-02 / 2012-03-31
Erreserba
Ez
 
Zeraingo produktuak

"GAZTA ETA SAGARDOAREN MENDIA" izeneko proiektua:
DOAKO autobus zerbitzua Zeraingo Sagardotegietara.


Goierriko hainbat puntutatik Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko DOAKO autobus zerbitzua jartzea "Gazta eta Sagardoaren Mendia" izeneko proiektuaren barnean ulertu behar da. Proiektu hau gaur egungo merkatuaren azterketa egin ondoren eta turismo arloan gastronomia geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusirik sortu da.

Autobus zerbitzu hau martxoko ostiral eta larunbat guztietan irtengo da Zeraingo Sagardotegietara eta itzulerako autobusa 12:00etan izango da.

 

1. IBILBIDEA
HERRIAORDUALEKUA
Legazpi20:00Eliza ondoko autobus geltokia
Zumarraga-Urretxu20:15Zumarragako tren geltokia
Ormaiztegi20:25Frontoi parea


2. IBILBIDEA
HERRIAORDUALEKUA
Ordizia20:00Tren geltokia
Lazkao20:15Lazkao Txikiren Plaza
Beasain20:25Tren geltokia


Helburu nagusia da Zeraingo bi produktu izarrak lotzea, hau da, GAZTA eta SAGARDOA lotzea. Hala, sagardotegietara joateko autobus zerbitzua jartzeaz gain, beste hainbat egitasmo ere abian dira. Otsailaren 6an esaterako, Sagardozale elkartearekin elkarlanean katak nola egiten diren jakiteko ikastaroa antolatu zen Otatza sagardotegian. Ikastaroaren balorazioa oso positiboa izan da, bai partehartzaileei dagokienez, baina baita piztu zuen interesarengatik ere. Beraz, sustatzailek bigarren ikastaro bat ere egitea pentsatzen ari dira. Ildo beretik, gazta katak nola egin jakiteko ere ikastaro bat antolatu nahi da eta lehenengo katak profesionalek lagunduta egiteko aukera baloratzen ari dira sustatzaileak.

Horretaz guztiaz gain, sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira "Gazta eta sagardoaren mendia" proiektuaren sustatzaileak. Erakusketa bat ere antolatuko da eta Zeraingo turismo bulegotik gaztandegiak bisitatzeko aukera ez ezik, erakusketa bisitatu eta sagardo nahiz gazta katak egiteko aukera ere eskainiko da.

Informazio gehiagorako deitu Zeraingo Turismo bulegora 943 80 15 05.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zeraingo Udala
  • Telefonoa: 943 801 505
  • E-maila: turismobulegoa@zerain.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Herri Museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
Larraondoko Zerrategia (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-13:00 Itxita
Ig 12:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-13:00 Itxita
Burdinaren Mendia (2012-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 4 urte bitarteko umeak eta BETIZU Murriztua: NEKATUR, HIRUKIDE eta ELHUYAR BAZKIDEAK

Herri Museoa Helduak: 3 € / Haurrak (5-14): 1,50 €  / Ikastetxeak: 1.50 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 2 €

Larraondoko zerrategi hidraulikoa Helduak: 2 € / Haurrak (5-14): 1.50 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 1.50 €

Burdinaren mendia (interpretazio zentroa + labeetako bira + galeria) Helduak: 6.50 € / Haurrak (5-14): 4 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 4 €

1711ko kartzela Orokorra: 1 €

Asteburu eta jai egunetako bisita berezia: zerrategia + burdinaren mendia: Helduak: 7 € /  Haurrak: 4 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 5 € / Ikastetxeak: 4 €

ERRESERBAK ONLINE

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.