Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna eta Aizkorriko Lagunen Eguna

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Orokorra
Data
 2012-06-30 / 2012-07-01
Erreserba
Ez
 
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Eguna Eta Aizkorriko Lagunen eguna Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna-eus Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna-gaz

Duela hamahiru urte, Zegamako Udalak, gure herriak Aizkorrirekin duen lotura hori aintzat hartu eta plazaratzeko, Aizkorriko Lagunen Elkartea sortu eta Aizkorriko Lagunen Eguna antolatzen hasi zen uztaileko lehen igandean. Horren ildotik eman zituen lehen urratsak egun mundu mailako ospea lortu duen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiak ere.

Aizkorriko Lagunen Eguna antolatzeaz gain, azken urteetan beste hainbat urrats garrantzitsu eman ditu Zegamako Udalak Aizkorri inguruak gordetzen duen ondare natural, kultural eta historikoak balioan jarri eta hauek lau haizetara zabaltzeko. Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa irekitzea izan da urrats horietako aipagarriena.
Datorren ekainaren 30 eta uztailaren 1ean berriz, beste urrats bat gehiago emango dugu Zegama eta Aizkorriren arteko lotura hori plazaratzeko, AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALAREN EGUNA ospatzea.

Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta bere balioak ezagutzera emateko, hauen artean aipagarriak Aizkorrira antolatu diren ibilaldi gidatuak eta San Adrian kobak gordetzen duen altxorra ezagutzera emateko antolatu diren bisita gidatuak. Halaber, Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan ere hainbat jarduera antolatu dira, hala nola, Imanol Artolak zuzenduta xilotekaren irekiera, interpretazio zentroa ezagutzeko bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak.

Egitaraua ikusteko

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.