Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

El Burro dels Jocs talde eta haren 'Titellarium' montaia

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Familiak, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte
Data
 2012-07-20 / 2012-07-21
Erreserba
Ez
 

Uztailaren 20an eta 21ean, Tolosako Euskal Herria plazan

'Titellarium'hamabi eszenografiak osaturiko instalazio bat da, munduko ipuin ospetsuenak ardatz dituena. Parte-hartzaileei fantasiaz eta ilusioz beteriko mundu batean sartzeko aukera eskaintzen die ikuskizunak. Nolakoa da Txanogorritxoren amonaren etxea? Badakizkizu Ali Babaren hitz magikoak? Izan zaitez txotxongiloari egun batez, eta jolas egin ipuinen munduan!

Taldeak hamabi eszenografiako bi emanaldi egingo ditu, gutxienez, Tolosako Euskal Herria plazan, uztailaren 20an eta 21ean, 18:00etatik 21:00etara.

 

El Burro dels Jocs familientzako jolasak antolatzen eta kaleko jolasak egiten espezializatutako taldea da. 2006ko azaroan sortu zen, urte asko eman ondoren ikuskizunen, aisia eta denbora librearen eta folklorearen esparruetan lanean.

"Gure proposamenak gauzatzen ditugu, balio kulturalak alboratu gabe, eta, alderdi ludikoaren aldeko apustu argia egiteaz gainera, tradizioen, jakintzaren eta hezkuntzaren transmisioan laguntzen dugu, jolasa gure kulturaren funtsezko osagaia dela irizten baitiogu", azaldu dute El Burro dels Jocs taldeko kideek.

Taldearen helburua da jaiaren eta jolasaren bidez jendeak tradizioak eta kultura aintzat har ditzan laguntzea, ikuspegi berrizale eta berezi batetik, betiere."Kalitatea eskaini nahi dugu, eta errespetua, haurrentzako eta familientzako kaleko ikuskizunen arloan, orotariko publikoei begira".

Taldekideentzat, funtsezkoa da "ilusioa sortzea, antolatzaileei nahiz parte-hartzaileei", "jolasaren bidez saio bakoitzean publikoaren neurrira egindako ikuskizun batean eta, aldi berean, jai handi batean parte hartu izanak dakartzan erlazioak eta sentipenak sortzeko".

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.