Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

"Gipuzkoa eta Arabako erromesbideak" mendi ibilbidea Aizkorri-Aratzen

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Taldeak, Norbanakoak, Helduak, Familiak
Data
 2012-09-16 / 2012-09-16
Erreserba
Bai
 

Arantzazuko Parketxeak, Arantzazuko Adiskideekin lankidetzan, 2012rako 5 mendi ibilbideen programa garatu du. Laugarren mendi irteera, "Gipuzkoa eta Arabako erromesbideak" irailaren 16an, igandea, izango da. Aukeratu den 14 km-tako ibilbide hau, Arabako mugara hurbilduko da eta bertatik, antzinako eta egungo erromesak eta oraindik ibilbide hau erabiltzen jarraitzen duten mendizaleak oroituko dira. Gainera, ibilbide honetan partehartzaileen arteko bazkaria egingo da Urbiako Fondan.

"Gipuzkoako eta Arabako Erromesbideak" mendi ibilbidearen ezaugarriak:

  • Noiz: Irailaren 16an, igandea, goizeko 9:00etan.
  • Ibilbidea: Iturrigorri basoa, Arriona, Txantxikubaso, Zurkurtz, Burdinkurtz, Petrinaitz, Urbia, Erroitegi, Sindika ( Arantzazu).
  • Abiapuntua: Arantzazuko aparkalekua, turismo bulegoaren ondoan.
  • Distantzia: 14 km
  • Iraupena: 5 ordu
  • Desnibela: 500 metro
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Salneurria: Helduak 3 € Haurrak (6-12 urte) 2 €

Ibilbidean parte hartzeko interesa duen edonork Arantzazuko Parketxean eman dezake izena e-mail bidez edo telefonoz.

  • Oharra: Bazkarira joateko interesatuek ibilbidearen egunean eman dezakete izena.

Arantzazuko Parketxea

Emaila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Telefonoa: 943 78 28 94/ 943 25 20 15

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.