Irrien Lagunen aterpetxean asteburupasa
- Kokapena
- Barrukoa / Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Orokorra, Familiak
- Data
- 2012-09-15 / 2012-09-16
- Erreserba
- Bai
Ikasturtea hasi da IRRIZALEENTZAT!!
Astebukaera honetan helduko diote berriro ere ZERAINGO IRRIEN LAGUNEN ATERPETXEKOEK astebukaerapasa irrizaleei. Irailaren 15 eta 16an Aterpetxean izenematen duten familiek, ume zein helduk, hainbat ekintza dibertigarri burutu ahal izango dituzte.
Naturaz, kulturaz, osasunaz, zientziaz ondo pasatuz ikasiz eta egun batzuk elkarrekin eta IRRIEN LAGUNEN PERTSONAIEZ lagunduta igaroz.
Urte sasoi bakoitzean programazio ezberdin bat proposatu dugu, gurasoei, aitona-amonei eta haurrei, egun batzuk familian elkarrekin eta era ludikoan partekatzeko aukera eskainiz. Otsailaz geroztik antolatzen dira, hilean behin, astebukaera pasa hauek eta, familia giroan, hainbat gai lantzen dituzten bertan: Gaztagintza, sagardogintza, Zerrategira bisita, Burdinaren Mendia ezagutu, Euskal Herria Erdi Aroan, Segurara bisita, Erlezaintza,... eta egunero Irrien Lagunen pertsonairen bat izaten da Irrizaleekin jolastuz, gauza berriak ikasiz, gaubelak, esperimentuak...
ATERPETXEko egonaldien inguruko informazio gehiago nahi duenak, Zeraingo Turismo Bulegora jo beharko du ondorengo telefono eta ordutegitan:
Astelehenetik ostiralera: 10:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:30etara
Asteburu eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Tlf.: 943 80 15 05 // 943 80 01 85
turismobulegoa@zerain.com
IRAGARKI BIDEOA
