V. Argazki Lehiaketa
- Kokapena
- Barrukoa
- Lehentasunezko publikoa
- Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte
- Data
- 2012-10-11 / 2012-10-19
- Erreserba
- Bai
Argazkia atera kamara edo telefono mugikorrarekin eta sari interesgarria lortu ahal izango duzu!
Gaia:
Sagardo asteko festa. Ekimen honetan dolarea martxan ipintzen da, sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berberarekin.
Egitaraua:
Sagar zanpaketa
Urriak 11, 15, 16, 17, 18 eta 19: 11.30
Urriak 12, 13 eta 14: 12.00 eta 17:00etan
Antzespenak
Urriak 12, 13, 14
11:30-13:30 / 16:30-18:30
Kirikoketa
Urriak 12, 13, 14
Sagar erakusketa
Urriaren 10etik aurrera egunero
Oinarriak:
Nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena. Argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango dira.
Izen ematea urriaren 10etik 19ra egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan.
Izen emate prezioa helduen mailarako 5 € eta haurrenerako dohakoa izango da. Haurren maila: 14 urtetik 17ra bitartean.
Partehartzaileek, 3 argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 14, 15 eta 16ean, 10:00etatik 14:00etara eta azaroaren 17 eta 18an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Sariak:
Helduen maila:
Argazki bilduma onenari: 150 € eta garaikurra
Bigarren argazki bilduma onenari: 120 € eta garaikurra
Hirugarren argazki bilduma onenari: 100 € eta garaikurra
Haurrentzat diploma eta sariak
Epaimahaia Urretxuko "Argazki" elkarteko kide batek, Legazpiko "Ikatza" elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute.
Erakusketa:
Abenduaren 1ean, larunbatean eguerdiko 12:00etan inauguratuko da, sari banaketarekin batera Igartubeitin. Erakusketa honetan argazki sarituak eta partehartzaile bakoitzeko argazki bana izango dira ikusgai.
Oharrak:
Saritutako argazkiak museoaren esku geratuko dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea suposatzen du.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
