Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Arantzazuko Parketxeko I.Eguna_ 2012

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Orokorra
Data
 2012-10-28 / 2012-10-28
Erreserba
Bai
 

Datorren urriaren 28an, igandea, Arantzazuko Parketxeko I.Eguna ospatuko da Arantzazun. Aizkorri-Aratz Parke Naturala balioan jarri eta Arantzazuko Parketxea ezagutzera ematea helburu duen ekimen honetarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, ekintza anitzeko eta jendaurre guztiari zuzenduriko egitarau interesgarri eta zabala prestatu du. Egunari goizeko 9:00etan emango zaio hasiera, eta inongo etenik gabe arratsaldeko 18:00etan amaiera.

EGITARAUA (Kartela deskargatzeko klikatu..HEMEN)

  • 9:00 - 12:00 Arantzazutik Arrikrutzera ibilbide gidatua eta koben bisita (Izena eman behar da)
  • 10:00 - 11:30 Gazteentzat "Udazkeneko altxorraren bila" _Haurrentzat eskulanak eta tailerrak
  • 11:30 - 13:30 Historiaurreko lanketa tekniken erakustaldia eta tailerrak
  • 12:30 - 13:30 Arantzazuko historia: bisita gidatua (Izena eman behar da)
  • 13:30 - 14:30 Aperitiboa eta erromeria Arantzazuko plazan
  • 10:00 - 18:00 Parketxea zabalik

Eguna: urriak 28
Nori dago zuzendua? Publiko orokorrari
Ekintzen abiapuntua: Arantzazuko Parketxea, Arantzazuko Gandiaga II eraikinaOñati)
Salneurriak: Ekintza guztiak DOAKOAK dira, koben bisita (4€) eta aperitiboa (1€) izan ezik.
Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
Kolaboratzaileak: Debagoienako Turismo Bulegoa, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia, Oñatiko "José de Azpiazu" Musika Eskola, Suhar arkeologia eta Arkide

Informazio gehiago/Izen ematea
ARANTZAZUKO PARKETXEA

Tel: 943782894
Email: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
www.gipuzkoamendizmendi.net

 

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.