Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

“Zuhaitz Motzak” ibilbide gidatua eta bideoaren estreinaldia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Norbanakoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Orokorra
Data
 2012-12-15 / 2012-12-15
Erreserba
Bai
 
Pagomotza

2012ko abenduaren 15ean, larunbata, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko eta Gipuzkoako zuhaitz motzen eta ikazkintza jardueraren inguruko jardunaldia egingo da Arantzazuko ingurunean. Goiz osoko ekimena izango da hau, ibilbide gidatu eta bideo emanaldi batez egituraturik egongo delarik. Ekintza honek basogintza jarduerak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaiaren egituraketan izan duen garrantzia ekartzen digu gogora. Artzaintza eta abeltzaintzarekin batera jarduera ekonomiko hau baita, hein handi batean, parke honetako paisaia kultural honen erantzule nagusia.

EGITARAUA (Kartela deskargatzeko klikatu...HEMEN)

  • 9:00etan, Ibilbide gidatua: Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko basoen erabilera historian zehar. Artasoko pagomotzak.

-Gidaria eta hizlaria: Alvaro Aragon Ruano_ EHU-ko irakaslea eta Euskal Herriko basogintzaren historian aditua

-Abiapuntua: Arantzazuko parketxea, Oñati

  • 12:00etan,“Zuhaitz motzak” bideoaren estreinaldia

-Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

-Bideoaren egileak: Alvaro Aragón Ruano eta Joxe Ramon Agirre

-Lekua: Aitzabal, Arantzazuko auzoetxea

  • 12:45etan, gaztaina erreak eta sagardoa

Salneurria: Helduak:3€ eta 5-12 bitarteko haurrak: 2€

Erreserbak: Arantzazuko Parketxean (943782894/ arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net)

Oharra: Mendiko arropa eta oinetakoak ekartzea gomendatzen da.

Izen ematea/ Informazio gehiago

ARANTZAZUKO PARKETXEA

Tel:943782894

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.