Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Larunbat honetan Anita Maravillasek “Blue bird” Topic-en ikuskizuna aurkeztuko digu

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 20-35 urteko gazteak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Orokorra
Data
 2013-03-16 / 2013-03-16
Erreserba
Ez
 

Tamainu errealeko txotxongiloekin 20.hamarkada gogoratuko digute Anita Maravillas konpaniak ikuslego osoari eskenitako, hitzik gabeko “Blue Bird” lana aurkezten digu. Tamainu errealeko txontxongiloekin, 20.hamarkadako sentsualidadea, musika eta zaporea gogorarazten dizkigu. Maitasun historia bat da eta bertan txori urdin baten bila ibiliko gara. Interpretatzaileak Miren Larrea, Mireia Nogueras, Valentina Raposo eta Iam Agorria dira eta Aundry eta Dunkan pertsonaiak antzeztuko dituzte, ganbaran ahaztutako objetuetatik sortutako pertsonaiak hain zuzen ere. Bizitzara elkarrekin esnatzen dira eta elkarrekin jolasa,laguntasuna eta maitasuna aurkituko dituzte. Bainan bidaia honetan Blue Bird zaintzeaz ahaztuko dira  eta txoriak hegan ihes egingo du. Ondorioz, Aundry eta Dunkan galdutako txoriaren bila abiatzen dira, sorpresaz beteriko bidaia batean barneratuz. Txori bat, musika, ilusioa eta bidai liluragarri bat. Guztia “Blue Bird” izeneko maitasun historia batean laburbiltzen da. Anita Maravillas konpaniak, bere lehen pausuak,  Pepe Otalen txotxongilo tailerrean eman zituen 2005.urtean. Bertan,  Miren Larrea txotxongilolari euskalduna eta Valentina Raposo aktore txiletarra ezagutu ziren. Ondoren, Iam Agorriak eurekin bat egin zuen argiztapen lanetan eta beranduxeago Mireia Nogueras artista plastiko eta aktoresak bat egin zuen taldera.

Konpaniak helburu ezberdinak ditu, horien artean txotxongiloen hizkuntza  eta bere erlazioa eszenikoa txotxongilolari-manipulatzailearekin ikertzea litzateke. Horretarako meta-fikzioak eskeintzen dituen baliabideak erabiliko dituzte, antzerkiaz antzerkiaren barruan hitz egiteko eta gidoi nagusia lantzen duten pertsonai nagusiek dituzten istorio gordeak azaltzeko. Konpaniak hiru ikuskizun ezberdin ditu “ Los sueños de Leonor” ikuslego heldu eta gazteari zuzendua, “Sarean Sun sun” eta “ Blue Bird” ikuslego familiarrari eskenia. Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera, ikuslego familiarrarentzat Data: martxoak 16. Ordua: 18.30tan. Salneurria: Haurrak 4 euro. Helduak 7 euro. Familia ugaria: Haurrak 3 euro. Helduak 5 euro. Sarrerak: Topic-eko leihatilan eta  www.topictolosa.com Oharra: Famili ugarientzat sarrerak Topic-eko leihatilan soilik salgai

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.