Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Sandratiko Tunelera bisita gidatuak

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2013-07-14 / 2013-08-18
Erreserba
Ez
 
Igitaiaren hortzak Bisita gidatua

Zegamako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bat antolatzen duen “Sandrati, denboran zehar igarobidea” erakusketa dela-eta, Zegamako turismo bulegoak San Adriango tunelera eta erakusketara bisita tematizatu bat antolatu du.

Bisita tematizatu honetan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean zehar ibilaldi bat egingo da Sandrati kobaren historia luzea ezagutarazteko. Antzinako eraikinen aztarnak, indusketak egin diren lekuak, galtzada zaharrak … bisitatuko dira besteak beste. Eta markatutako egunetan, Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzarekin, Sandratin burutzen ari diren indusketetan parte hartu ahal izango da.

Sandratiko koba ezagutu ondoren, Zegamako herri-gunean dagoen Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrora itzuliko gara bertan dagoen “Sandrati, denboran zehar igarobidea” erakusketa ikustera.

EGUNAK: Uztailak 14, 21 eta 28an (bisita gidatua eta erakusketa)

              Abuztuak 3 eta 10ean (bisita gidatua, indusketetan parte hartu eta erakusketa)

             Abuztuak 11 eta 18ean (bisita gidatua eta erakusketa)

IRTEERA PUNTUA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Zegama)

IRTEERA ORDUA: 9:00etan.

PREZIOA: 4€

IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa)

OHARRA: Hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko da eta jatekoa, norberak eraman behar du.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.