Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Hezkuntza eskaintza 2013ko udarako

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Taldeak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte
Data
 2013-06-29 / 2013-08-31
Erreserba
Bai
 
1813

HISTORIAKO ZULOAK. Udako taldeentzako proposamena

Udarari begira diseinatu dugun eskaintza didaktikoa “Bake ituna” proiektuaren eta “1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea” erakusketaren inguruan kokatzen da. Proposamenak artearen historian eta zuzenbidean zehar gerra eta bakea irudikatzeko moduen inguruan gainbegiratua egiten du Donostiako 1813ko setioa abiapuntua izanik.

Museoetako Hezkuntza Atal ezberdinen bitartez udalekuei bideratutako eskaintza prestatu dugu 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Jarduerek badute elkarren arteko lotura bat: HISTORIAKO ZULOAK kontzeptua, hain zuzen ere. Erakusketarako hiru ibilbide ezberdin planteatzen ditugu eta hauen bitartez hainbat gairen inguruan hausnartu ahal izango dugu: historia irudikatzeko era ezberdinak, gertakari batzuen eta besteen garrantzi maila ezberdina eta aldi berean, kontatzeko era berriak asmatuko ditugu. Jarduera guztiek oinarri ludiko sakona dute eta lurraldea konektatzeko aukera ematen digute, izan ere, gure tokian tokiko geografia izango dugu abiapuntutzat eta honela gertakari honen inguruan ikuspegi zabala lortuko dugu.

Programa:

1. Hirian zehar ibilbidea: “Mendeurrenaren atzetik”

Lekua: Donostian zehar ibilbidea. Hasiera Untzi Museoaren sarreran. Iraupena: 1 ordu eta 30min.

2. San Telmo Museoa + Untzi Museoa: “Historia arakatzen”. Bisita-tailerra

Lekua: San Telmo Museoa eta Untzi Museoa (2 saio).Iraupena: 1ordu eta 30 min. San Telmon + 1ordu eta 30 min. Untzi Museoan

3. Zumalakarregi Museoa : “Ídolo aztoratuak”.Bisita-tailerra

Lekua: Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi). Iraupena: 1 ordu eta 30 min.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.