Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Natur argazkigintzako ikastaro trinkoa. Uda, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2014-06-28 / 2014-07-12
Erreserba
Bai
 
Natur argazkigintzako ikastaro trinkoa, Arantzazun

Arantzazu Garu Fundazioak, Arantzazu Parketxearen laguntzarekin, hirugarren modulu aurreratua antolatu du, eta horrekin, gune naturaletan lehenbiziko argazkilaritza formazio zikloa osatuko da Arantzazun. Ikastaro hau natura-argazkilaritzako gaian sakondu nahi duten lagunei zuzendua dago. Horretarako maila aurreratuko ikastaroa eskainiko da, alderdi praktikoa izango duena, lehen (oinarrizkoa) eta bigarren (oinarrizko aurreratua) moduluetan hartutako ezaguerak garatu, probatu eta hobetu nahi dituzten lagunentzat nahiz aldez aurretik argazkilaritzako ezaguerak dituztenentzat.

Arantzazu bezalako ingurune ezin hobean, Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan, eta uda esnatzeak dakarren argi- eta kolore-lehertzea aprobetxatuz, parte-hartzaileek naturaren argazkigintzako ezaguera handitu ahal izango dute Gema Arrugaeta argazkilari profesionalaren laguntzaz. Besteak beste, “Aizkorri-Aratz mendiaren izpiritua” liburuko argazki-lanaren egilea bera.

Ekainaren 28n hasiko da, eta beste bi saio izango ditu. Hain zuzen ere,  uztailaren 5ean eta 12an, biak larunbatak. Goizez eta arratsaldez izango dira. Goizak praktika egitera zuzenduko dira. Horretarako berriro ere Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko kidetako bat den Arantzazuko Parketxeko gidarien laguntza izango da. Saio teorikoak, arratsaldetan, Gandiaga Topagunean izango dira.

EGITARAUA: Klikatu HEMEN

Gema Arrugaeta

Ikastaroa  Gema Arrugaetak emango du, Bartzelonan trebatutako argazkilari profesionalak. Esperientzia zabala du munduko hainbat paisaia, herrialde eta kulturatan. Argazkilaritza-lan ugari egin ditu leku askotan, hala nola Perun, Bolivian, Amazonasen, Argentinan, Txilen, Norvegian, etab.Natura eta gizarte-gaiak ardatz dituzten 6 libururen egilea da, eta hainbat erakunde publikok eta pribatuk egin dituzten liburu eta argitalpen anitzetan parte hartu du. Gainera, Estatuko eta nazioarteko aldizkari askotan kolaboratzen du.

IZEN-EMATEA:

Arantzazuko Parketxean, 943-782894 telefono-zenbakira deituz edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Ordainketa:

Banku-transferentzia Euskadiko Kutxako kontu honetan: 3035 0005 35 0050044672

Kontzeptua: NAI+3M+parte-hartzailearen izen-abizenak

Parte-hartzaileak izena emateko ordenaren arabera aukeratuko dira. Izen-ematea dirua sartzean formalizatuko da.

Izena ematen duten ikasleen arabera, ikastaroa euskaraz edo gaztelaniaz emango da.

Gehienez, 20 ikasle onartuko dira. Ikastaroa egiteko, gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Kopuru horretara iritsi ezean, antolatzaileek ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izango dute, eta kasu horretan baino ez da itzuliko izen-emateari dagokion diru-kopurua.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.