Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bizi Pottoka! Bizi, eta harremanetan hasi Arantzazu Parketxean

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Bizilekua Espainian, 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2014-08-31 / 2014-09-07
Erreserba
Bai
 
BIZI POTTOKA!, aRANTZAZU PARKETXEAN

Arantzazu Parketxeak eta Oñatiko Pottokalekuk pottoka, euskal zaldi arraza,  ezagutzeko eta bertatik bertara bizi ahal izateko antolatu dute ekimen hau.

Pottokak maiz ikusi izan dugu lasai bazkatzen gure mendietan talde txikietan eta ziur aski hamaika galdera etorriko zitzaizuela burura haien inguruan: Non egiten dute lo? Zergatik ibiltzen dira taldetan? Egun osoa pasatzen dute jaten? Animalia sozialak dira? Hauek eta beste zenbait gai jorratuko dira jardunaldi honetan.

10:30etan Arantzazu Parketxean bilduko gara eta bertan bideo emanaldi baten bitartez eta azalpen gehigarriekin zaldi hauei buruzko hamaika gauza ikasiko ditugu. Jarraian 12:00etan Pottokalekura (Uribarri auzoa, Oñati) abiatuko gara eta bertan zuzenean zaldiak ezagutuko ditugu eta gizakiokin komunikatzeko duen gaitasuna bizi ahal izango dugu Jon Elorza adituaren laguntzarekin.

Jardunaldia bi egunetan errepikatuko da, abuztuaren 31n eta irailaren 7an, biak igandeak. 25 pertsonako taldeak izango dira gehienez, arreta egokia eskaintzeko bisitari guztiei eta zaldiak ez gogaitzeko.

Erreserba egitea beharrezkoa da jende kopurua aurrez ezagutzeko, horretarako Arantzazu Parketxearekin kontaktatu arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 782 894 telefonoan.

Kartela deskargatu: HEMEN

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.