Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zatoz Arantzazura!!, txoriak eta txorien kantuak ezagutzera!!

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2015-03-29 / 2015-03-29
Erreserba
Bai
 
Sylvia undata

Hirugarren urtez jarraian, Arantzazuko Parketxeak Arantzazun bertan bizi diren txorien soinuen erritmora estreinatuko du udaberria. Urtaro honen hasierarako animalia hauen jarduera handiagotu egiten da nabarmen eta Arantzazura datozen bisitariek ezin dute ekitaldi hau galdu urteko sasoi honetan egoten den etengabeko kantuek sortzen duten jakinmina dela eta. Izan ere, estaltze eta habien prestaketan hasteko momentua da,  hegaztien bizitzan ziklo berri bat hastearekin batera. Era berean, animalia klase hau ezagutzen ikasteko sasoi egokia da. Guzti hau dela medio, Arantzazuko Parketxeak, Mikel Olano gidariaren lankidetzarekin, jardunaldi ornitologiko bat antolatu du martxoaren 29rako, igandea, Aizkorri-Aratzeko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan.  Hasiera goizeko 9tan emango zaio. Jardunaldiak hiru ordu eta erdi inguru iraungo du eta zentro honen inguruan emango da, baita Arantzazu eta Gomiztegi Artzain Eskola batzen dituen ibilbide irisgarrian ere. Hegaztiak hobeto ikuskatzeko prismatikoak eta erabilera pertsonalerako gida ornitologikoren bat ere ekartzea gomendatzen da.

Prezioa: Helduek, 5€ eta haurrek (6-12 urte bitzarteko) 3€

Informazioa gehiagoa: Arantzazu Parketxea. Tel: 943782894 / email: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.