Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

"HÉLÈNE eta BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Ikasle taldeak, Orokorra
Data
 2015-03-06 / 2015-09-04
Erreserba
Ez
 
Feillet ahizpak erakusketa

DATAK: 2015-03-06 / 2015-09-04

TOKIA: Zumalakarregi Museoa

KOPRODUKZIOA: Baionako Euskal Museoarekin elkar lanean egindako koprodukzioa da erakusketa hau.

ERAGILE KOLABORATZAILEAK:

-Erakusketa osatzen duten piezak, bi museo hauetaz gain, Baionako Mediateka, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegia, Bilboko Euskal Museoa, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Untzi Museotik bildu ditugu.

-Emakunde erakundearen dirulaguntzari esker, katelogoa egiteko dirulaguntza jaso du proiektuak.

-Ormaiztegiko Udalaren laguntza ere jaso du.

DESKRIBAPENA:

Hélène Feillet (1812­-1889) ​eta Blanche Feillet (1815­-1886) ​margolari eta ilustratzaileak, Parisen jaio baina bere lan nagusia Euskal Herrian garatu zuten, 1834.ean Baionan kokatu zirenetik.

Litografo baten alabak, XIX. mende erdian Euskal Herrian lan egin zuten ilustratzaile erromantiko oparoenetakoak izan ziren. Gainera, Baionako marrazki eskolako arduraduna izan zen Blanche bere aita ordezkatuz. Parisko pintura saloian olioak aurkeztu zituzten, baina, batez ere, litografiagile bezala egin ziren ezagunak. Garaiko euskal paisaiaren irudiak eskaini zizkiguten gehien bat.

Blanche Baionako inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua izan zen Charles Hennebutte​kin ezkondu zen 1844.ean. Bi ahizpek azken honen argitalpenak ilustratzen lan egin zuten, bereziki turismoaren sustapenerako argitaratutakoetan. Hauetan paisaiak ezezik euskal ohiturak ere irudikatzen ziren.

Erakusketa honetan, argitaratu zituzten litografiez gain, hauek prestatzeko burutu zituzten marrazkiak ere erakusten dira. Bi ahizpen akuarelak ikusteko aukera ere badago.

Garaiko emakumeek margolaritzan jarduteko eragozpen asko bazituzten ere, Feillet ahizpek hauek gainditzeko gauza izan ziren eta honen eredu dugu egun Baionako Euskal Museoaren geletan erakusten den gertakizun historiko bat jasotzen duen olioa erakusketa honen pieza nagusia.

Erakusketa honetan olio-margo 1, 12 akuarela, 24 litografia, 13 marrazki eta 8 liburu, aurkeztuko dira, erdia baino gehiago sekula erakutsi gabeak, 8 museo eta liburutegietan bilduak. Honela bi emakume hauen lan zabala eta Euskal Herrian zehar izan zuen hedapena nabarmenduko dugu.

LOTUTAKO JARDUERAK:

  • Programa didaktikoa Feillet ahizpen lana berrinterpretatuz:

Familientzako Ilustrazio tailerra Aitziber Alonsorekin.

Feillet ahizpek egindako bozetoak abiapuntu hartuz, familientzako tailerra, museoan bertan. 2015-03-07 (larunbata, 16:30/18:30)

Picnic artistikoa. Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik Ormaiztegi inguruan (ekainean).

· Feillet ahizpen bidai irudiak oinarri bezala hartuz, taldeak Ormaiztegiko inguruak marraztuko ditu picnik egun bat ospatuz. Feillet ahizpek erabiltzen zituzten teknikak erabiliko dituzte.

· Feillet ahizpen gida turistikoetan Zumalakarregi museoko irudia, Iriarte-Erdikoa etxea falta denez, egingo duten irudietako bat museoarena izango da.

· Euskal Herriko emakume ilustratzaileek ere parte hartuko dute egun horretan, bi edo hiru ilustratzaile egongo dira egun horretan tailerreko jendearekin parte hartzen.

· Egun honetan egiten diren irudiak karpeta didaktikoan sartuko ditugu.

Emakume irudigileen bilera.

XIX. mendean emakume ilustratzailerik apenas zegoen. Egun berriz zabaldu da kopurua. Horregatik erakusketaren inguruan elkartzea eta bere egoeraz hausnartzea interesgarri deritzogu.

Feillet ahizpen erakusketa ikusi ondoren Mahai ingurua.

Gaiak:

     .- Zertan datza ilustratzailearen lana

- Nolakoa izan da ilustratzaile bakoitzaren ibilbidea, zein traba aurkitu dituzte bidean.

- Nola ikusten dute gaur egun emakumearen papera euskal irudigintzan.

Karpeta didaktiko bidaiariak.  Jarraipena izango duen tailerra. Gipuzkoako lurraldean barrena dabilen bitartean edukiak gehitzen joango dena.  

Marrazkiak lantzen diren Kultur etxeetara, arte eskoletara, ezinduen elkarteetara bidaliko dira.

Hiru karpeta:

 1. Feillet ahizpen irudien erreprodukzioak jasoko dituena.

 2. Bidai liburua, artista desberdinen irudiak jasoko dituena

 3. Picnik eguneko irudiak, kultur etxeetakoak, eskoletakoak, e.a. jasoko dituena. Karpeta hau, bidean aldatzen eta haunditzen joango da.

Katalogoa. Erakusketaren edukiak jasoko ditu: gidoia eta lan nagusiak.

Kolaborazioak,

- Olivier RIBETON (Baionako Euskal Museoa): 1980ko hamarkadatik Baionako Euskal Museoko kontzerbatzailea, Baionako XIX. mendeko giro artistikoa sakonki ezagutzen du. Bere artikuloa: “Baiona XIX. mende erdi aldera. Feillet ahizpek lan egin zuteneko testuingurua.”

- Florence CALAME-LEVERT (Institut National du Patrimoine): Bulletin du Musée Basquen 2012an argitaratutako “La fabrique du touriste en Pays Basque, une partie de l’ouvre des soeurs Feillet (1840-1865)” artikuloaren egile. Ahizpek litografia etnografikoetan bata bestea erretratatzen zutenaren hipotesi erakargarria defendatzen du. Bere artikuloa: “Feillet ahizpak eta euskal turismoaren sustapena XIX. mende erdian”

- Mikel ALBERDI (Zumalakarregi Museoa): Zumalakarregi Museoko dokumentazio arduraduna, Euskal Herriari buruzko ikonografia XIX. mendean landu du. Bere artikuloa: “Feillet ahizpen lan litografikoak garaiko euskal ikonografiaren testuinguruan.”

- Estrella de DIEGO:Arte garaikide kritiko ezaguna, La mujer y la pintura del XIX español : (cuatrocientas olvidadas y algunas más) liburuaren egilea. Bere artikuloa: “Emakume artistak XIX. mende erdi aldera”

 

Katalogoaren babeslea EMAKUNDE

 

Erakusketa birtuala Untzi Museoaren webgunean:

            Feillet ahizpak eta itsasoa.

Untzi Museoak bere gaiari lotuta eta Zumalakarregi Museoan dagoen jarduna indartzearren antolatutako erakusketa birtuala.

●    Baionako Euskal Museora itinerantzia.  (2015 eko abendua- 2016ko martxoa)

● Erakusketak bukatzen direnean edukiak Museoko webgunean argitaratuko ditugu. (2016ko martxoa).

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Martxoa - Urria Ordutegia (2019-06-01 / 2019-10-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.