“Egun batez sugina”
- Kokapena
- Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Data
- 2017-04-23 / 2017-11-01
- Erreserba
- Bai
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, jardueren eskaintzara “EGUN BATEZ SUGINA” ekimena sartu du. Ekimen hau arrunta da Alemaniako, Frantziako edo Britainia Handiko bestelako trenbide turistikoetan, baina berria da Iberiar Penintsulan: Azpeitia eta Lasao artean egun dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera (Gipuzkoa).Museoaren jarduera berri hau hemendik azaroaren 1era eskainiko da, lurrunezko trenen 2017eko denboraldiaren igande guztietan zehar.
Esperientzia esklusiba honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek ondorengo urratsak eman behar dituzte:
- Dagokion erreserba burutu, gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago, posta elektronikoz Burdinbidearen Euskal Museoaren bezero arreta zerbitzuaren hurrengo helbidera zuzenduta: museoa@euskotren.eus.
- Behin erreserba baieztatuta, Museoan 11:00etan aurkeztu beharko dira (Julián Elorza, 8 kalea Azpeitia – Gipuzkoa). Hau da, bidaiarako programatutako ordua baino ordu bat eta erdi lehenago. Irteera Museotik igandeetan 12:30ean izaten da.
Behin Museora iritsita, prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrunezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen dituzten bitartean, eta Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.
Burdinbidearen Euskal Museoko lurrunezko trenen 2017eko denboraldia Aste Santuan abian jartzen da. Zerbitzu horretan Azpeitia-Lasao tartean zirkulazioak sartzen dira:
- Larunbatak: irteerak Azpeitiko Museotik 12:30etan eta 18:00etan.
- Igandeak eta jaiegunak: 12:30etan.
Beste alde batetik, Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoko irekiera ordutegia ondorengoa da trenaren denboraldian:
- Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30.
- Larunbatak: 10:30-14:00 / 16:00-19:30.
- Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik)10:30 - 14:00
