Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Baratze Eskola interpretazio zentroa

Kokapena
 Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2014-03-21 / 2020-12-31
Erreserba
Ez
 
Centro de interpretación Baratze Eskola Centro de interpretación Baratze Eskola Centro de interpretación Baratze Eskola Centro de interpretación Baratze Eskola

Kutxa Ekogunea Jasangarritasunaren Parkean kokatuta dago Baratze Eskola eta helburua baratzezaintza ekologikoan interesa duen edonorentzat eredu eta erreferente bilakatuko den baratza gune didaktiko bat bihurtzea da. Bertan nekazaritza ekologikoaren balore nagusienetatik abiatuz zazpi gune nagusi erakusten dira: barazkien ugalketa, lurra eta ingurunea, bioaniztasuna, teknikak, ongarriztatzea, kultura eta ura. Gune bakoitzak ingurune zehatz bat garatu eta erakusten du:

Baratze ama. Barazkien ugalketarekin zerikusia duten edukiak garatze dira eta bertako edukiak eta honen elementu nagusiak garatzen dira: ugalketa panela,  landare amak, hazi erakusleiho mahaia eta negutegia.

Bi(t)xi bizia. Baratzak duen aniztasunaren eta bitxikerien inguruko informazioa jasotzen da gune honetan, eta honetarako prestaturiko baratze eremuetan ezkaietako landareak, munduko barazkiak eta gure antzinako barazkiak erakutsiko dira zuzenean. Halaber, azoka eta erakusketak egin ahal izateko gune bat sortu da.

Ingurunea. Isuri kantauriarraren ezaugarri klimatiko, geologiko eta orografikoen inguruko informazioa bildu eta modu ikusgarri batean erakusten da. Honetarako bildu diren elementu nagusiak ingurunearen probetak, lur kata eserlekua, estazio meteorologikoa eta baratza laiotza dira.

Bioaniztasuna. Baratze baterako interesgarri eta garrantzizkoa izan ohi da bioaniztasuna, horregatik gune honetan baratze bizi batean aurki dezakegun fauna mesedegarriaren garrantzia erakusteaz gain, izurri eta gaitzen aurkako sendagai naturalen inguruko informazioa agertuko da. Horretarako, intsektuen hotela, fauna mesedegarriaren erreplikak eta nahasturak burutzeko guneak gauzatu dira.

Baratza kultura. Baratzezaintza iraunkor baterako teknika nagusiak erakusten dira hala nola, errotazioak eta txandakatzeak, uztarketak, goldatzea, garaian garaikoak, emankortasuna, oinarrizko konbinaketak... Gune honen didaktikotasuna informazio panelak eta bertan landaturiko barazkietan dago.

Ongarriztatzea. Helburua, baratzen emankortasuna mantentzeko teknikak erakustea da eta horretarako, konpost ezberdinak erakusteaz gain, hauen osagarriak ere erakusten dira. Honela, bertan ageri diren elementu nagusiak auzo konposta burutzeko teknika ezberdinen erakusketa eta ongarriztatzeen osagarri ezberdinen erakusgaia dira.

Hedapena. Baratze eskolaren helburu nagusietako bat kultura guzti honen ezagupena zabaltzea da. Hedapen hau indartu eta eguneratzen joan dadin, aire librean hitzaldi eta eztabaidak burutzeko eremu bat atondu da hizlari gune eta eserleku eremu batez osatua.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Kutxa Fundazioa
  • Telefonoa: 943 552020
  • E-maila: ekogunea@ekogunea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Rekalde- Hernani errepidea z/g 20009 Donostia - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.