Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA. Zutik ozta-ozta nator

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-09-08 / 2017-09-08
Erreserba
Ez
 
Liburu-aurkezpena

ZUTIK OZTA-OZTA NATOR

Benantzio Iñurrietak kartzelatik idatzitako gutunak

(1936-1940)

Kalebarreneko etxean ezagutu genituen txikitatik, kutxa batean ondo tolestu eta gordeta, gerra-denborako ehunka karta. Ez nion inoiz gutunei buruz berba bakar bat entzun gure amamari. Hala ere, berak utzi zigun altxor preziatuena zen.

Amama hil eta gero izan zen aukera, unibertsitate garaian, kartak soseguz irakurtzeko. Larogeiko hamarkadan zen hori. Gehien-gehinak aitaitak kartzelatik etxera idatzitakoak ziren, baina bazeuden osaba Iñakik eta osaba Nikanorrek frontetik edo tabajadoreetatik idatzitakoak ere.

Guztira 257 gutun dira. Familia baten historiaren zati bat jasotzen dute, eta aldi berean euskal familia askoren historia berbera, kontatu izan dena batzuetan, eta ezkutuan gorde izan dena gehinetan. Horregatik dute balioa familia girotik haratago. Azken finean, historia unibertsala ere badira.

Gure aitaita fede handiko kristaua eta abertzalea zen, eta balio sendo batzuetan oinarrituta bizi izan zituen egokitu zitzaizkion bizipen guztiak, bere garaiko beste askok eta askok egin zuten bezala.

Bertsozale amorratua zen Benantzio, eta euskaltzale goitik beherakoa; hori ez da kartzelako gutunetan atzematen, baina bai etxeratu ondoren idatzi eta jasotakoan.

Espetxean lau urte igarota etxera bertso kantari sartu zen eta eta bertso haien hasierako hitzek (“Zutik ostotan nator”) ematen diote izenburua lan honi.

Benan Oregi Iñurrieta

ZUTIK OZTA-OZTA NATOR

 

“Zutik ostotan nator

ni kartzelatikan

azurrak agirian

da indarrik barikan.

 

Lenbiziko agurra

sendi maiteari:

guraso, ta emaste

seme-alaberi.

 

Ez uste orregaitik

ni aldatzerikan

kastigatuagatik

gogor artirikan

burua oraindik dakart

lengo lepotikan.

 

Besarkada goxo bat

emanik danori

otoitz egin dayogun

gaur goiko Jaunari

Bisirik etorri naiz

eskerrak Berari”

 

 

Benantzio Iñurrieta Aguirregomozcorta

Benantzio Iñurrieta Aguirregomozcorta

(Soraluze 1894-1964)

 

17 urterekin Soraluzeko Uri Buru Batzarreko idazkari aukeratu zuten, baina aurretik, Juventud Integrista de Guipuzcoa-ren sorreran parte hartu zuen, bokal moduan, hamabost urterekin. Integrismotik abertzaletasunerako bidea egin zuen, Gipuzkoan beste askok egin zuten bezala. Handik urte batzuetara zinegotzi izateko aurkeztu zen EAJtik.

Gerra Zibilaren ondoren errepresioa jasan zuen, bere belaunaldiko beste askoren antzera. Atxilotu egin zuten eta ia lau urte egin zituen preso, oso baldintza gogorretan (Tolosa, Ondarreta, Ezkaba, San Simon uhartea eta Astorgako espetxeetan).  Liburuak zinegotzi moduan egindako ibilbidea kontatzen du, gartzelako ibilerak eta garaiko testuinguruaren zein bere bizitzako beste hainbat konturen berri ere ematen digu: erlijioa, familia, abertzaletasuna, euskaltzaletasuna eta bertsozaletasuna...

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.