Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

"Erdi Aroko musikak" kontzertua

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-10-01 / 2017-10-01
Erreserba
Ez
 
Emilio Villalvaren eta Sara Marinaren kontzertua Igartubeitiko dolarean

Emilio Villalbak eta Sara Marinak eskainiko dute urriak 1ean, igandean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Igartubeitiko dolarean. 

Emilio Villalba eta Sara Marina musika eta instrumentu historikoak ikertzen, berreskuratzen eta hedatzen espezializatutako musikariak dira batik bat, VIII-XVI mendeen arteko garai artistikokoak. 6 urte baino gehiago daramatzate kontzertuak elkarrekin ematen, bai estatu mailan. bai Portugalen eta baita Frantzian ere.

Ikerketa eta ikasketa bide amaigabe horretan luthier askoren laguntzarekin 40 instrumentu historiko baino gehiago berregin dituzte. Euren ikuskizun musikalak eszenako benetako doinu museo bihurtzen dira; izan ere, musika horiek instrumentu mota askorekin interpretatzen dituzte: biolak, salterioak, zarrabetea, clavisimbaluma, organettoa, lautak…

Hiru disko argitaratu dituzte: “El Doncel del Mar, melodías medievales desde Estambul a costa da morte” (2014) izenekoa, lan didaktiko berezia; “Música para Princesas, Dragones y Caballeros, música medieval para niños” (2015), RNE klasikoak hautatu eta zuzenenean eman zuena Radio Clásica-ko 50. urteurrenean, Martin LLade, duela gutxi Ondas Saria jaso zuenak aurkeztua. Eta azken lana “Al Andalus” izenekoa, andalustar musika eta poesia jasotzen duena.

Bikote horrek, baita ere, hezkuntza tailerrak, konferentziak eta erakusketak egiten ditu “Instrumentos Musicales con Historia” bildumarekin. Gaur egun, ikuskizun didaktiko berriak ari dira prestatzen instrumentu historikoak eta antzinako musikei buruzko ikus-entzunezko hezitzaileak jotzen ikasteko.Elkarrekin sortu dute Historiadun Musika Instrumentuen Fundazioa.

Igartubeitiko dolarean eskainiko duten kontzertuaren egitaraua: 

  • Sack pist last.- Suediar dantza ezezaguna 
  • Ductia.- Dantza ezezeguna, XIV. mendea
  • El viaje de Ziryab.- Andalustar ezezaguna
  • Trotto.- Italiar ezezaguna, XIV. mendea
  • VII Estampida Real.- Erregearen eskuizkribua, XIII. mendea
  • Deum Pater - Codex Calixtino-a, XII. mendea
  • Cantiga tres colores.- Alfonso X el Sabioren Santa María Kantiga, XIII. mendea
  • Danza macabra.- Italiar ezezaguna, XIV. mendea  
  • Danza celta.- Bretoi ezezaguna 

Emilio Villalba: tekladun biola, zarrabetea, arrana, lautea, giterna, arpa gotikoa eta erdi aroko biola. Sara Marina: clavisimbalum, organetto, germaniar lira, darbouka, panderoak eta narrazioa. 

Urtero bezala, doako autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeitira joateko. Autobusa 17:30etan irtengo da Zumarragako Elizkaletik.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.