Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

AZTERKOSTA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-11-11 / 2018-12-08
Erreserba
Bai
 

AZTERKOSTA izeneko programa itsasertzaren ingurumen-heziketari buruzko Europako COASTWATCH programaren Euskal Herrirako egokitzapena da.

Laguntza-tresna bat da, itsasertzaren berezitasunak hobeto ezagutzen laguntzeko, itsasertzaren arazoak zabaltzeko, eta itsasertzeko naturguneak babesteko beharraz gizartea kontzientziatzeko.

 

coastwatch

10 urte baino gehiago daramagu proiektu honekin Jaizkibel eta Uliako itsasertza lantzen, eta 2015ean Eusko Jaurlaritzak gure lana aitortu zuen, gure ibilbideagatik sari bat emanez.

Sei laginketa-puntutara antolatzen ditugu irteerak urtero, urritik abendura bitarte:Murgita kala, Alabortza, Azabaratza, Erentzin, Artzu eta Asturiaga.

Gainera, bide batez, leku horien ingurumen-egoera aztertu ondoren, garbiketa egiten dugu, itsasertz ikusgarri hori ahalik eta garbien uztearren. Irteera horietan jarduera egiteko beharrezko materiala ematen diegu boluntarioei:eremuko mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren azterketa egiteko materiala, itsasertzeko faunaren eta landarediaren gida...

Hemen dituzu 2018ko datak eta ordutegiak.

Animatu eta zatoz gure itsasertza ezagutzera eta zaintzera!

     
 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Itsas Gela Elkartea
  • Telefonoa: 619 81 42 25
  • E-maila: info@matermuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pasai San Pedroko arrantza kaia, z/g - Pasaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Taldeak edozein ordutegitan, aurretik hitzartuta. Bisitak orduro (2018-03-01 / 2018-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Og Itxita 16:00-19:00
Or Itxita 16:00-19:00
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

  • Haurrak: 5€
  • Helduak: 7€
  • Hegaluze dastaketa barne
  • Taldeentzako deskontu eta bisita aukera gehiago kontsultatu
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.