Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

ITSASORA IRTEERAK-ARRANTZA

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2018-12-09 / 2018-12-09
Erreserba
Bai
 

Kirol-arrantza ez da zaletasun hutsa, arte bat da, askorentzat bizi-molde bat, egunerokotasunetik urruntzeko eta lasaitzeko oso aproposa.MATER ontzian arrantza saio bat egiteak aukera ematen digu gure mundutik aldendu eta naturaren edertasunean murgiltzeko, inguratzen gaituen Kantauri itsasoaren, eta itsasoko izakien edertasunaz gozatzeko. Probatu egin behar duzu. Gure ontziaren gainaldeak 33 metroko luzera du, eta plaza ezin hobea da jarduera hori taldean egiteko, lagunekin edo familiarekin, eta egun ahaztezin batez gozatzeko.

Urteko sasoiaren arabera espezie desberdinak arrantzatuko ditugu, hegaluzea (ekaina-urria), legatza (maiatza-ekaina), berdela (apirila) edo arraintxikiak (urte guztia). Zuk erabakitzen duzu arrantzatutakoa berriz itsasora botatzea edo etxera eramatea, betiere gutxieneko neurriak errespetatuz.

Kalitate oneneko arrantza-tresnak dauzkagu: ekipamendua, kanaberak, karreteak, osagarriak eta beita.Eta zuek arrantza-tresnak badauzkazue eta ekarri nahi badituzue, aurrera. Gure arrantza-gidak zuekin egongo dira uneoro.

izar  Nabigazioa arrantza-guneetara
izar  Arrantza-aparailuak
izar  Gida espezializatua
izar  Itsasontzi paregabea
 

Ekarri beharrekoa:


  • Argazki kamera

  • Zapata itxi eta ez labaingarriak

  • Txapela, eguzkitako krema edo xira behar izanez gero

Kontuan izan:


  • Iraupena: 4 ordu/egokitua

  • Bisitari kopuru mugatua: 25

  • Hizkuntzak: Gaztelera, euskera, frantzesa eta ingelesa

  • Taldeak: aurrezko hitzordua urte guztian zehar, ordutegi eta iraupen moldakorrarekin

Prezio mailak:


Heldua  - P1 (4ordu) -    60,00 €*

Haurra   - P1              -    30,00 €*

DATA: Abenduak 9,  9:00-13:00

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Itsas Gela Elkartea
  • Telefonoa: 619 81 42 25
  • E-maila: info@matermuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pasai San Pedroko arrantza kaia, z/g - Pasaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Taldeak edozein ordutegitan, aurretik hitzartuta. Bisitak orduro (2018-03-01 / 2018-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Og Itxita 16:00-19:00
Or Itxita 16:00-19:00
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

  • Haurrak: 5€
  • Helduak: 7€
  • Hegaluze dastaketa barne
  • Taldeentzako deskontu eta bisita aukera gehiago kontsultatu
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.