Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Bulgariara bidaia: Traziarren altxorra

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2019-05-16 / 2019-05-27
Erreserba
Bai
 
Bulgariara bidaia

2019ko maiatzaren 16tik 27ra arte

Ibilbidea deskargatu eta izen-emate orria deskargatu

Gaur egun Bulgaria eratzen duten lurrak Europako lehenengo zibilizazioetako batzuen sorlekua izan ziren, azken aurkikuntzek frogatzen dutenez, eta Bulgariako kultur aberastasuna, historia eta aztarna arkeologikoak munta handikoak dira.

 
Gaur egun Bulgaria eratzen duten lurretan, antzina, traziar zibilizazioa bizi izan zen, bidaia honen protagonista, eta, traziarren altxorren bila, hainbat eta hainbat monumentu zoragarri utzi zituztenen aztarnei jarraituko diegu: Kazanlak, Aleksandrovo eta Svestxariko hilobiak; Panagiuristxe, Rogozen eta Valtxitrango altxorrak; eta Perperikon, Starosel, Kozi Gramadi eta Beglik Taxeko santutegi eta tenpluak. Bertan, traziarren munduaren sofistikazioa agerian geldituko da monumentu hilobietako dekorazio pintatu dotoreetan eta bitxi finetan.
 
Traziarren mundura hurbiltzeaz gain, Historiaurreko aztarnategiak, basilika paleokristauak, Erdi Aroko elizak, monasterio ortodoxoak eta museo historiko arkeologikoak hartuko ditu barnean bidaiak. Bisitatuko ditugun hirien artean, berriz, aipatzekoa da Plovdiv, Europako zaharrenetako bat, Troia eta Mizenas mitikoak sortu ziren aldi berean sortua: 2019ko Kultur Hiriburua da Plovdiv, eta erromatarren garaiko hainbat aztarna ditu, hala nola foroa, estadioa, gotorlekua eta antzokia.
 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Irungo Udala
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 63 93 53
  • E-maila: info-oiassomuseo@irun.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Eskoleta, 1 - 20302 IRUN - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Apirila-Abuztua Museoaren Ordutegia (2012-04-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Iraila-Martxoa Museoko ordutegia (2012-09-01 / 2020-03-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak 2012

Museoa: 6,00 € (tarifa murriztua 3,70 €)

Bisita gidatua museora: 7,50 € (tarifa murriztua 4,90 €)

Bisita gidatua Museoa + Xantalen: 10,70 € (tarifa murriztua 5,40 €)

Prezio bereziak taldeentzat

Igandetan
%50 murrizketa

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
  • Braillaea
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.