Basoen Nazioarteko Eguna
- Kokapena
- Barrukoa / Kanpokoa
- Lehentasunezko publikoa
- Data
- 2019-03-24 / 2019-03-24
- Erreserba
- Ez
Martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Hori dela eta, martxoaren 24ean, igandez, “Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” ezagutzeko ibilaldia antolatu du Zegamako Anduetza parketxeak. Murgisarrin, 2018ko apirilean zehar pago gazte batzuk lepatu ziren. Zailtasun gabeko ibilaldi hau, goizeko 10:00etan irtengo da Anduetza parketxetik eta publiko orokorrari zuzendua izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek azalpenak emango ditu.
“Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” bisitatu eta gero, 12:00ak aldera, Anduetza parketxera bueltatu eta bertan dagoen xiloteka ezagutzera emango da. Zuhaitzen barrunbeak ezagutzeaz gain, bost zentzumenak egurraren gainean jarriko dira “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerraren bitartez.
