Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Uda 2019. Bisita eta ekintza bereziak

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2019-06-20 / 2019-08-31
Erreserba
Ez
 
Uda Arrikrkutz 2019

Udan sartu berri gara eta opor garaia ere bertan dugu. Oñatiko Turismo Bulegoan eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan ere urte sasoi honetarako programazio berezia osatu dugu.

Famili nahiz helduentzako espeleoabenturak, bisita-gidatu berezia, adin guztietarako egitasmo fresko-freskoak!

Familian, bikote edo lagun artean zer egin izango da uda honetan Oñatin! Hona hemen udako programazio berezia:

OÑATI

Oñatiko Turismo Bulegoa Uztailak 1 eta irailak 30 bitarte egunero zabalduko da informazio gunea. Bisita gidatuak ere eskeiniko dira “Oñatiko Altxorrak”,  uztaileko asteburu eta jai egunetan, abuztuan egunero.

Ordua: 13:00 eta 17:00                  Prezioa: 4€/pertsonako

“Toledo Vasca” moduan ezaguna dugun Oñatiren altxorrak ezagutzeko aukera izango da. Euskal Herriko lehen unibertsitatea eta euskal berpizkundearen adierazle nagusiena den Sancti Spiritus unibertsitatea eta XIV-XIX mendeen bitartean Gebaratar familliaren botere ikur izan deneko San Migel eliza. Bisita honek monumento hauetan gorderik  ditugun altxor izkutuak ezagutzeko aukera izango dugu, Pierres Picart-en artelan nagusia den erretaula platereskoa, Gebaratarren kripta, eta estatu mailan bakarra den errekak zeharkaturiko klaustro gotikoa.

San Migel errotaren Interpretazio Gunean ertaroko errota bat lanean ikusteko aukera izango da Oñatiko Turismo Bulegoan. Bulegoaren irekiera orduetan.

“Ezustekoak” erakusketa ikusgai izango da Oñatiko Turismo Bulegoan. Angel Mari Milikua, Imanol Artola, Iñaki Jauregialzo eta Esteban Kerexetak osatzen dute Orbelaun, guztiak ere autodidaktak, eta EHU-ko Donostiako kanpusean beraien lanak erakutsi ostean, Oñatira dakartzate.

Hauen hitzetan, prozesuak amaiera bat izan dezan, bertaratutakoek ikusi eta interpretatu egin behar dute beraien lana, beraz, turismo bulegotik gonbita luzatzen dizuegu ibilbide honi amaiera emateko.

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: 943 783453 edo turismo@onati.eus

 

Txokolateixia Interpretazio Gunea ere zabalik izango da udako denboraldian eta bisita-gidatuak ere eskeiniko dira. Abuztuan bisita-gidatuak 12:00tan.

Informazio gehiagorako: 605763595    txokolateixia@hotmail.com

Ignaziotar Lurraldeko “Ezkutuko Altxorrak”

Bi bisita gidatu uztailean Loyolako Ignazioren lurraldean ezkutuan ditugun altxorrak ezagutzeko.

Frantzisko Borjakoa Oñatin bisita gidatua

Eguna: uztailak 13           Ordua: 11:00

San Francisco de Borjak etxebizitza bezala erabili zuen Madalenako ermita, txiselu eta predikatzeko garaian eramaten zuen txilina ikusteko aukera paregabea. Duke Santuaren bizitza eta lorpenak hizpide bisita gidatu honetan.

Iraupena: 1ordu.             Elkartze puntua: Oñatiko Turismo Bulegoa.

“Giltzapeko altxorrak” bisita gidatua

Eguna: uztailak 13           Ordua: 17:00

Oñatiko monumentu garrantsitsuenetan ezkutuan ditugun altxorrak ezagutzeko bisita. Aho zabalik geratuko zara gure kripta, erretaula eta errenazimenduko klaustroekin!

Iraupena: 1ordu.             Elkartze puntua: Oñatiko Turismo Bulegoa.

ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Aizkorri-Aratz natur gunearen bihotzean, Gipuzkoako kobazulo sistemarik handiena dugu Arrikrutz.  Uda sasoi honetan leize-lehoi eta hartzen babesleku izan deneko lurpeko mundu honetara bidaiatzeko aukera izango da egunero Uztailaren 1 eta irailaren 1 bitarte. Irailaren 2tik aurrera berriz, asteartetik igandera bitarte.

Bisita eta ekintza desberdinak izango dira uda sasoi honetan. Txiki nahiz heldu, abenturazko ekintza edo ibilbide bereziak.

Pasarelazko bisitak 53Galeriatik barrena: bisitariarentzat egokiturik dagoen Arrikrutz-Oñatiko kobaren alderdiaz gozatzeko parada ematen duen bisita-gidatua.

Iraupena: 1ordu              Hizkuntza aukerak: euskera, gaztelera, ingelera nahiz frantsesa.

Aurrez erreserba egitea gomendatzen da. 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

EspeleoTxiki. Dibertsioa familian uda honetan!

Bidai zoragarri bat lurpeko mundura. Zehazkiago esanda,  Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Bisitaria estalaktita eta estalagmita artean galdu  edo historiaurreko animaliak deskubritzera duen abentura hau, plan biribila da familian eta umeekin ezin hobeto pasatzeko.

Egunak:

Uztailak 7,13, 28

Abuztuak 4 eta 17

Ordua: 15:30      Lekua: Arrikrutz-Oñatiko kobetako Interpretazio Gunean

Parte-hartzeko gutxieneko adina: 6 urte

Plaza mugatuak. Erreserbak eta informazio gehiago 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

EspeleoArrikrutz. Abentura lurpeko munduan!

Arrikrutzen barrena eramango du bisitaria bisita berezi honek. Lurpeko munduaren berezitasunak ezagutezko aukera paregabea, eszentriko multzo ikaragarriaren sekretuak edo Aldaola errekaren lurpeko bidea esaterako.

Eguna: Uztailak 21

Abuztuak 10

Ordua: 09:30      Lekua: Arrikrutz-Oñatiko kobetako Interpretazio gunea

Parte-hartzeko gutxieneko adina: 18 urte.

Plaza mugatuak. Erreserbak eta informazio gehiago 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

 

Kalean. Udako kultur programazioa.

Aurten ere herriko toki ezberdinetan egingo dira musika edo antzerki emanaldiak eta ez ohiko egunetan, gehienak, aste barruan. Zazpi emanaldi guztira, tartean Oñatiko, Indiako, Iruñeko edo Bilboko taldeak.

Kalean izena hartzen du udalak udarako antolatzen dituen emanaldien programak, hain zuzen ere kalean izaten direlako emanaldiak aretoetan izan ordez. Urtero saiatzen dira toki ezberdinetan kontzertuak antolatzen, dagoneko egonkortuta dauden espazioetan ez ezik. Horietako bi dira, adibidez, Lazarraga lorategia eta San Lorentzoko ermita. Aurten ere egongo dira zuzeneko emanaldiak bi toki horietan. Aurtengo berrikuntza, Arantzazuko Santutegiaren kanpoaldea.

Ekitaldien informazio gehiago. Hemen.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.