Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Unitate didaktikoak

Kokapena
 Barrukoa / Kanpokoa
Lehentasunezko publikoa
 Ikasle taldeak
Data
 2009-01-01 / 2020-12-31
Erreserba
Bai
 
Unitate didaktikoak Fosilen tailerra

Algorri Interpretazio Zentroak Zumaiako baliabide naturalak ezagutzera emateko egitarau ezberdinak eskaintzen ditu. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloetako ziklo bakoitzeko ezagupen mailara egokituz, lantzen diren edukiak eskola kurrikulumaren arabera zehaztu dira. Unitate hauen helburu nagusia ingurumenarekiko jarrera arduratsuak bultzatzea da.
Metodologiari dagokionez, inguruaren behaketa zuzena bultzatuko da ikasleengan ondorioak ateratzeko gaitasuna indartzeko asmoz. Egitarau guztien garapenak Interpretazio Zentroari bisita, ibilaldi gidatua eta ondorioak ateratzeko tailerra barneratzen du. Iraupena egun erdikoa edo egun osokoa izan daiteke, ordutegia taldeen beharren arabera moldatzen delarik.
Egitarau guztiak itsasontzizko ibilbideekin osatu daitezke: Urola ibaian barrena, Algorrira itsasontziz edo Zumaia-Deba-Zumaia ibilaldiekin. Zumaiara hurbildu aurretik aukeratutako gaiarekin lotura duten materialak eskainiko zaizkie ikastetxeetako arduradunei. Modu berean, Algorrin egindako bisitari buruzko kronika gure blog-ean zintzilikatzeko aukera ere luzatuko da.

 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zumaiako Udala
  • Telefonoa: 943 143 100
  • E-maila: info@algorri.eu
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Juan Belmonte, 21. P.K 20750. - Zumaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta: 3 €

Sarrera murriztua: 1.5 €(jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide edo gehiagoko taldeak eta Zumaiarrak)

Doako sarrera: 0 € (6 urtetik beherakoak)

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.