Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-01-01 / 0000-00-00

Ekainberri, Ekain kobazuloko erreplika

Publikoa: Orokorra

 
Ekainberri, Ekain kobazuloko erreplika

Ekaingo erreplika Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. Sastarrain orain dela 14.500-10.000 urteko Ekaingo artista paleolitikoen ingurune naturala zen, eta bere natur-balioa eta paisaia babesteko hainbat neurri hartu dira. Babes-neurri horietako bat Ekainberrira motordun ibilgailuekin sartzeko debekua da. Erreplikara, beraz, soilik oinez irits daiteke.

Ekain haitzuloaren erreplikaren barrualdea S.K.-k egin du. Productions de Montignac (Frantzia), Renaud Sansonen zuzendaritzapean. Ikusgai dauden erreprodukzioak jatorrizko haitzulokoaren berdinak dira, eta Ekaingo lanen teknika eta material berdinak erabiliz egin dira.
Ekainberriren barrualdean espazio-mugen kontzientzia galtzen du bisitariaren begiak. Iluntasunak, soinuak eta tenperaturak bisitaria beste garai eta leku batera daramate. Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika osoan barrena ibiltzera gonbidatzen du bisitaria, eta pixkanaka-pixkanaka orain 14.500-10.000 urte gizakiak egin zituen irudiez jabetzen da.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ekain Fundazioa
  • Telefonoa: Tel.: 943 86 88 11
  • E-maila: info@ekainberri.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Portale kalea 1, 20740 Zestoa
    - Zestoa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak: 6 €
  • 6 urtetik beherakoak: doan*
  • 18 urtetik beherakoak, ikasle eta jubilatuak: 5 €
  • Taldeak: -%10**
  • Familia ugaria: -%10
  • EAEko Eskola Publikoko irakasleak: doan
  • ICOM: doan

Bisita gidatu bakoitzean 20 pertsona sartzen dira gehienez

* Ordaintzen duen bisitari bakoitzetik sei urte baino gutxiagoko bi bisitari

** Hamaseigarren pertsonetik aurrera hogeigarrenera arte

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.