2010-01-01 / 2020-12-31
Agorregiko Burdinola eta Errotak funtzionamenduan
Publikoa:
Agorregiko burdinola eta errotak Iturraran Parketxetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik (Koordenadak: X 568369, Y 4789093) edo Manterola baserritik (Koordenadak X 569108, Y 4789747) har daiteke oinezko bidea.
XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta gaur egun martxan ikusi daiteke.
Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.
Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.
Kontaktua:
- Tel: 943 83 53 89
- iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
Ordutegia:
- Otsailaren 17tik martxoaren 24rarte: itxita
- Aste Santua: 5 egunetan irekita, martxoaren 28tik apirilaren 1rarte, biak barne
- Apiriletik ekainera: igande eta jaiegunetan irekita
- Uztaila eta iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan irekita
- Abuztua: ostegunetik igandera irekita. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta
- Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan irekita
- Abenduaren 9tik 31rarte: itxita
OHARRA: Irekiera egunetan 11:00tatik 13:00tara egongo da zabalik. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere
