Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-02-24 / 2010-05-24

Zabalaga, Poesia eta iraikuntza

Publikoa:

 
Chillida-Leku Museoa

Zabalaga, poesia eta eraikuntza
Giuliano Mezzacasaren argazkiak

Chillida-Leku inauguratu zela 10. urte betetzera doaz, eta, ospakizun gisara, Zabalaga, poesia eta eraikuntza erakusketa antolatu du museoak. Zabalaga baserria berreraikitzeko lanen historia kontatzen duen argazki erakusketa bat da, Giuliano Mezzacasaren irudietan oinarritua (Italia, 1938). Izan ere, kamera eskutan hartu eta ezin hobeto islatu ditu argazkilariak bere irudietan eraikinaren nortasuna eta eskultorearen lanari atxikitako poetika.

80ko hamarraldiaren hasieran Bordelen egindako erakusketa bat zela-eta, Eduardo Chillidak eta Pilar Belzuncek Santiago Churruca ezagutu zuten, eta Zabalagara etortzeko gonbita egin zien Churrucak senar-emaztei. Eremu hartan, XVI. mendeko baserri bat topatu zuten, erabateko hondamen egoeran egon arren, haien arreta erakarri zuena. Pilar Belzunceren ikuspegia funtsezkoa izan zen, ez soilik baserria eta, gerora, hari atxikitako lursailak erosteko; baita museoa eratzeko asmo erabakiari dagokionez ere. Proiektu hau erronka bat izan zen eskultorearentzat, beste ezer baino gehiago, eta euskal sustraiekiko eta tradizioarekiko topaketa, etxeak tradizio horretan duen balio sinboliko sakonaren bidez.

"Behin, utopia batekin amets egin nuen: nire eskulturei atsedenerako lekua topatu nien, eta jendea eskultura haien artetik zebilen, basoan zuhaitz artetik bezala." Eduardo Chillida

Baserria berreraikitzeko, laguntzaile ezin hobeak izan zituen Joaquín Montero arkitektoa eta Joaquín Goikoetxea, oraindik ere paraje haiek arduraz zaintzen diharduena. Muga ekonomikorik gabe, denborazko mugarik gabe eta inolako araurik gabe, eraikina birgaitu zuten, haren nortasunari eta muinari eutsita. Eskultura bat lantzen ariko balitz bezalaxe heldu zion Chillidak baserriari. Erabateko askatasunean gauzatu zen prozesua, proiektu zehatzik gabe, eraikinari behatuz eta hark zioena entzunez.

"Baserriari galdetzen nion nolakoa izan nahi zuen; barruan nenbilela, galdetu egiten nion ea mantendu nahi zuen harako horma, horrako pareta edo honako solairuartea, eta, hala, berak esan bezalaxe gelditu zen baserria."

Sinpletasunaren ordena naturalari jarraituz egin zen den-dena, erabaki bakoitza hartu aurretik gogoeta pausatua eginda. Hala, bere eskultura handi eta adierazgarrienetakoa egin zuen eskultoreak baserrian; obra bat, zeinak behar izan baitzuen eraikuntza pixka bat -arazo tekniko asko alde batera utzita eta harmoniatik hurbilago- eta poesia pixka bat, bere lanaren funtsezko osagaiak biak.

Poesia eta eraikuntza Giuliano Mezzacasaren irudien osagaiak ere badira, era berean. Zabalagaren berreraikuntzaren zuzeneko lekukoa izan zen Mezzacasa, eta aukera izan zuen prozesua erabateko askatasunez argazkitan jasotzeko. 1977an Haize Orraziari ateratako argazki batzuei esker, lan hura bere kokalekuan instalatu eta denbora gutxira, eskultoreak Zabalagara joateko gonbita egin zion, hasieran, kokalekura eraman aurretik baserrian zain zeuden eskulturei argazkiak atera ziezazkien, eta aurrerago, 1993an berreraikuntza hasi zenean, eraikinaren birgaitze lanei bertatik bertara jarrai ziezaien.

Gogoan duenez, hasieran, nahiko hondatuta zegoen; hormak ia erorita eta habe asko eta asko hezetasunak janda edo erreta. Eraikinak urte asko igaro baitzituen erabateko utzikerian. Tarteka artzainen bat bere artaldearekin, beste inor ez zen ibili luzaroan han.

Mezzacasak goizeko edo arratseko argia baliatzen zuen, lasaiago lan egiteko: "Nik atsegin nuena hemen bakarrik ibiltzea zen, neure kabuz ibiltzea. Benetan, zoragarria zen. Oso zorte ona izan dut, alderdi horretatik: honetaz guztiaz bakarrik gozatzeko zortea."

Bere argazkietan ez du kolorerik erabiltzen; koloreek erakutsi nahi denaren gaineko arreta galarazten baitute. Irudien zuri-beltzak hobeto islatzen du denboraren iragaitearen erakusgarri den baserriaren erakargarritasuna. Argi-itzalek erliebea adierazten dute, eta ehunduren materialtasuna nabarmentzen dute, harriaren irregulartasuna edo enborren linealtasuna. Arkitekturen argazkilaritzan espezializatutako
egilea da, eta bereziki erakartzen dute aiurri egoeran dauden eraikinek, suntsipenaren fotogeniak, gainbeheraren poesiak.

Erakusketako irudiak argazkilariak berak hautatuak dira; erakargarrien iruditzen zaizkion argazkiak aukeratu ditu, baina baserria lehengoratzeko lanen kronologia errespetatuta, betiere, eta unean uneko ezaugarri adierazgarrienei erreparatuz.

Eraikinaren indarrak limurtu egin du Giuliano Mezzacasa, haren izaera primitiboak, haren egitura agerikoaren izaera primarioak liluratuta. Historia bat eta bizitza bat dituen eta Eduardo Chillidak muinari eutsiz zentzu berri batez hornitu zuen erakina atera du bere argazkietan.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: Tel: 943 335963
  • E-maila: prensa@museochillidaleku.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bº Jauregui, 66
    E-20120 Hernani. Gipuzkoa - Hernani - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 8,50 €/pertsonaMurriztua (erretiratuak, ikasleak, elbarriak): 6,50 €/ pertsona

Doan: 12 urtetik beherakoak, pertsona nagusi batekin

Taldeak (25 lagunetik gora) : 8 €/ pertsona

Bisitarien eguna. Astelehenero (jai egunetan izan ezik): 4,50€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.