Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-05-30 / 2010-06-14

Esploratzaileak XIX. mendean LE TOUR DU MONDE

Publikoa: Norbanakoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra

 
Esploratzaileak XIX. mendean

Erakusketa Aritzalako kultur etxean (Nafarroa) ikusi ahal izango da maiatzaren 29tik ekainaren 14arte.

XIX. mende erdi aldera mapek oraindik eremu asko zuri-zuri zituzten. Munduan zehar, beti ere europarren ikuspegitik, ezagutzen ez ziren lurraldeak ugariak ziren. Espedizioen ugaltzearekin batera, europarren jakin mina asetzearren sortutako aldizkari ugarietan lehena Pariseko Le Tour du Monde izan zen. Aldizkari honek eskaintzen dituen irudien kalitatea eta xarma ezohikoak dira egun, garaiko irudigile eta grabatzaile onenak biltzen baititu, besteak beste, Karl Girardet, Victor Adam eta Gustave Doré. Bestalde, testuek munduko paisaia eta ohitura desberdinekiko europarren harridura erakusten digute. Lekuak ez dira existitzen europar baten oinak zapaldu arte. Apenas onartzen da zibilizaziorik "kontinente zaharrean" jaiotakoetatik kanpo. Arrazakeria darie testu hauetako askori, baina baita ausardia, abentura gosea eta egoerarik larrienetan bizirik irauteko grina ere.

Erakusketa honetan, panelak sei multzo geografikotan banatuak, mundu osoari erreparatzeko aukera dago 242 irudiren bidez. Hauexek dira multzoak: Afrika (42 irudi), Asia (44), Europa (41), Hego Amerika (40), Ipar Amerika (44) eta Ozeania (31). Multzook, aldiz, hiruna gaitan banatzen dira: esplorazioen gorabeherak, naturaren indarra, kulturak eta herriak. Erakusketa hau, hiru ale Le Tour Du Monde biltzen dituen bitrina batekin eta "Munduari bira 80 egunetan" jokoarekin osatzen da

Kulturunea bisitatzen duten publiko mota guztientzat da egokia erakusketa hau: hezkuntzari lotutako profesionalak, familiakoak eta edozein adinetako kolektiboen arduradunak eta banaka etor daitezken guztientzat.

 

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Martxoa - Urria Ordutegia (2019-06-01 / 2019-10-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.