Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-06-28 / 2020-12-31

Zubiate zeramika labea

Publikoa:

 
Zubiateko labea1 Zeramika Zeramika2 Zeramika3

XX. mende hasieran ontziak kalean eguzkitan lehortzen ikustea ohikoa zen gure herri askotan, baina, erabilera eta ohitura berriek antzinako lanbide honen gainbehera ekarri zuten eta ontzigile askok beraien buztinolak itxi behar izan zituzten. Horrela, Felix Zubiatek ere 1910. inguruan utzi zuen buztinola.

ZUBIATE LABEA: KULTURA ONDASUN.

Zubiate labea, Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa da, eta gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra Gipuzkoan.Enrique Ibabek, "La Cerámica Popular Vasca" liburuaren egileak, 1974an aurkitu zituen, beste instalazio batzuen artean ezkutaturik, labe zaharra eta horrekin batera buztinola osatzen zuten gainontzeko elementuak: tornu gelak, lehorketa guneak, zeramika biltegiak...Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri da erakusketa honekin.

ERAKUSKETAREN EDUKIA

Bi esku BUZTINA LANTZEN. Hatzen artean bizia hartzen duen lehengaia. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzak: mugimendu zehatzak, kalkulu doiak -tenperaturarenak, egosteko denborarenak, haize-jarioarenak-... Pieza guztiak berdinak eta, aldi berean, desberdinak dira. Bakoitzari bere buruaren zatitxo bat atxikitzen zion buztingileak. Aurkitzea, ezagutzea, , aintzat hartzea, ikastea... jendeak buztingintzari buruzko zuzeneko ikuspegia jasotzea, buztingintzaren ondarearen eta tradiziozko lanbidearen partaide izatea. Horiek dira proposamen honen helburuak.

Denboran eta espazioan barrenako bidaia bat da; zeramika ekoizteko fase guztietan barrenako bidaia, hasi lehengaitik eta piezak amaituta dauden artekoa. Bisitariak bertatik bertara ezagutuko ditu buztingintza-lantegi bateko aretoak buztingileen lanabesak, ontzien tipologiak eta horien erabilerak...Bidaia honetan, labea da protagonista nagusia, eta ardatz horren inguruan egituratuta dago erakusketa guztia.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eskoriatzako Udala
  • Telefonoa: 943 71 54 53
  • E-maila: ibarraundi@eskoriatza.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Intxaurtxueta auzoa, s/n - Eskoriatza - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

IBARRAUNDI MUSEOA (2009-04-17 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 09:00-14:00 Itxita
Ar 09:00-14:00 Itxita
Az 09:00-14:00 Itxita
Og 09:00-14:00 Itxita
Or 09:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera

Arrunta: 3€

Murriztua: 1.5€

Gazteak (7 – 18 urte)

65 urtetik gorakoak

Doan: Gazteak (7 urtera arte)

Taldeentzako tarifa berezia (6 pertsona edo gehiago) : -%20

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.