Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-03-23 / 2011-03-23

I Zine-Forum Museoan: Makina Erremintaren Industria eta Lanbide Heziketaren garrantzia

Publikoa: 20-35 urteko gazteak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Orokorra

 

Elgoibarko Udala, IMH Meka eta Makina Erremintarekin batera, 2011ko otsaila, martxoa eta apirila bitartean burutzen ari den Elgoibarko Lanbide Heziketaren II Astea dela eta, datorren martxoaren 23an arratsaldeko 5etan eta Museoaren multimedia aretoan, izen ematea ikusita agian IMHko areto nagusian egingo litzake, Zine-Forum saio berezi bat burutuko da, ondorengo egitarauarekin.

Gaia: MAKINA ERREMINTAREN INDUSTRIA ETA LANBIDE HEZIKETAREN GARRANTZIA, ATZO, GAUR ETA BIHAR Aurkezpena: Alfredo Etxeberria / Jesus Bilbao

"Makina Erremintaren gaurkotasuna" pelikularen emanaldia (1966 urtekoa) - Zuzendaria: Angel Ajuria - Aktoreak: Cuno Cuetos, Rosa Maria Lejarraga.

Argumentua: Ezkon berria den atzerritar teknikari bat Euskal Herrira heldu da Bilboko Makina Erremintaren Biurtekoari eta Makina Erremintaren Euskal Industriari buruzko txostena lantzeko.
Mahai ingurua: Joxean Egaña, MªAxun Larrañaga, Luis Mª Iriondo, Manuel Zabala, Julen Zabaleta, Joseba Konde
Etortzeko baieztatu hemen: 943744132 (IMHko telefonoa) edo www.imh.es/jardunaldiak/kontaktua
Gaur, martxoaren 16an Zine-forum hau aurkezteko prentsaurrekoa eman dute Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Pedro Ortuondo Makina Erremintaren Museoko Zuzendariak Jesus Bilbao Zine-Forumeko hizlariak.

Aurkezpen honetan aukeratutako zine-forum formatua zergaitik aukeratu den azaltzeaz gain, martxoaren 23ko saioan emango den 1966 urtean egin zen filma dokumentalaren balio handiari buruz hitz egin dute. Hizlariak xehetasunez aipatu ditu filman gertatzen diren hainbat anekdota, esaterako, sasoi hartan azaleratzen ari ziren enpresa Elgoibartar batzuk harrigarria izan arren zergaitik ez ote diren azaltzen, eta egun desargertuta dauden beste batzuk ordea bai, 1966 biurtekoan lanean agertzen diren Elgoibartar ezagunak, Txarriduna Jatetxea nola agertzen den eta bertan filmaren protagonista emakumezkoari gertatzen zaiona, etab.

Pelikula honek, hizlariaren esanetan, Makina Erremintaren industriarentzat balio dokumental handia du eta ondorioz Museoarentzat eta Elgoibarrentzat.

Hizlariaren ustetan, bistakoa da elkarren artean izan duten garrantzia bai Makina Erremintaren Industriak eta baita Lanbide Heziketak Elgoibarren bi jarduerek lortu duten mundu mailako lidergotasunean. Guzti hau hizketagai izango da pelikula eman ostean.

Herritarrok gonbidatuta zaudete 23an Museora. Etortzekoa bazera deitu mesedez 943744132 telefonora edo www.imh.es webetik izena eman (jendearen arabera tokia finkatu beharko dugu eta).

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Erreminta Makinaren Museo Fundazioa
  • Telefonoa: 943 74 84 56
  • E-maila: museoa@museoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Azkue auzoa,1 20870 - Elgoibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

2019 ko ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-21)
  Goizez Arratsaldez
As 08:00-13:00 14:30-17:30
Ar 08:00-13:00 14:30-17:30
Az 08:00-13:00 14:30-17:30
Og 08:00-13:00 14:30-17:30
Or 08:00-13:00 14:30-17:30
La Itxita Itxita
Ig Itxita Itxita
Jaiegunak Itxita Itxita

SARREREN PREZIOA

Itxita: larunbatetan eta igandeetan, jai-egunetan, zubietan eta urtarrilaren 17 eta 18an. Abuztuan.

Sarrera orokorra: 2 €

Doako Sarrera: 10 urte baino gutxiago dituen umeak, pertsona nagusi batekin eta museoko lagunentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Informazio puntua
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Salmenta makinak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.