Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-06-08 / 2012-09-30

GU ITSASOA munduaren atari erakusketa Zeraingo Herri Museoan

Publikoa: 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Ikasle taldeak, Orokorra

Erakusketaren ordutegia (2012-06-08 / 2012-09-30)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
 
IM Gu Itsasoa egitasmoa

Erakusketa hau ekainaren 8tik irailaren 30era bitartean izango da ikusgai, Zeraingo Herri Museoan eta ondoren, beste erakusketa aretoetara eta museoetara mugituko dugu.

Erakusketa hau GU ITSASOA proiektuaren barne kokatzen da. Proiektu honen helburua, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea da. Euskal lurraldea garaiko boteregune nagusietakoa izan zen. Itsas industriak berebiziko garrantzia izan zuen, gizarte osoan eta lurralde osoan eraginez, barrualdetik kostalderaino. Prozesu honetan, produkzio sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak...

GU ITSASOA epe luzerako proiektua da, lankidetzara eta gizartearen partaidetzara irekia, etengabe garatzen doana. Beraien artean osagarriak diren hiru euskarriz osatuta dago: Munduaren atariaerakusketa, XVI. mendeko batelaren berreraikuntza, Batelaren Bidea eta web gunea.

GU ITSASOA, munduaren atari erakusketak oraingo begiratutik eta hitzetik aditzera ematen ditu lurralde oso baten garapena bultzatu zuten alderdiak, gaur bizi dugun mundura ekar daitezkeen balioak nabarmenduz.

Euskaldun gehienok gaur egun kontziente ez izan arren, itsas jarduerak gure kultur nortasunean eragin du irmoki, bereziki, XVI. mendeko europar itsas hedapenari dagokionean bereziki, gure ekonomia, kultura eta gure izaera osatuz.

XVI. mendetik aurrera, euskal kostaldeak eta, neurri handi batean, Euskal Herriak zuen itsas teknologiak eta jakinduriak Europan sortzen ari ziren itsas potentzien mirespena eta errespetua eragiten zituen. Euskal tradizio tekniko aurreratu horretan eragileak ez ziren soilik kostaldeko herriak izan; lurralde osoak parte hartzen zuen, nola edo hala, zeregin itsastarretan.

Erakusketa honetan, gure gaur egungo gizartean aski ezaguna ez den itsas iragan horri begiratuta, euskaldunon nortasun berritzaile eta ekintzailearen jatorria non dagoen erakutsi nahi dugu.

Euskal Herriak bertan zituen itsasontziak eraikitzeko behar zituen lehengaiak: haritza eta burdina, besteak beste. Hala iritsi zen Euskal Herria XVI. mendean itsas teknologian gune garrantzitsuena izatera.

Ontzigileek Euskal Herrian bakarrik garatu zen diseinu estandarizatua finkatu zuten, 'ipiñabarretatik' izenekoa, ontzien diseinuari jarraituta ematen zioten zurari forma, egitura eraikitzerakoan. Zurgintza eta ontzigintza erabat koordinatuta zeuden, basoek emandako baliabideetatik etekinak ateratzeko perfekzio maila garatuz.

Ontzigintzan, erriberako arotzak, istinkariak, sokagileak, belagileak, arraungileak, errementariak, ainguragileak, poleagileak eta upeldegietako langileak aritzen ziren lanean.

Behin itsasontziak eraikita, itsasoratu aurretik, elikagaiez eta sagardoz hornitzen zituzten, tripulazioa osatzen zuten 60-100 pertsona, 9 hilabetez asetzeko.

Erdi Aroan, euskal marinelen eta merkatarien sare komertziala ekialdeko Mediterraneotik hasi eta Europako iparralderaino iristen zen. XVI. mendean, euskaldunak gailendu egin ziren Europako itsas garraioan, Amerikako salerosketa eta Perutik iristen zen zilarrarena kontrolpean hartu baitzuten.

Arrantzari dagokionez, itsasbazterrean aritzen ziren, baita Euskal Herriko kostaldean, Ternuan eta Artikoan balea harrapatzen ere. Bakailaoa, berriz, Irlanda, Ingalaterra eta Islandian.

Euskaldunek beste kultura eta gizarte batzuetan eragin nabarmena izan dute berrikuntza teknikoari, hizkuntzari dagokionez. Aldi berean, euskal gizarteak era guztietako usadioak, ideiak eta eragin tekniko eta humanistikoak bereganatu izan ditu.

GU ITSASOA, munduaren atari erakusketarako soinu sorkuntza espezifikoa sortu dugu. Soinu sorkuntza honek bisitariari lagunduko dio itsas kulturaren munduan zehar bidaiatzen. Horretarako, gune desberdinetan grabazioak burutu ditugu: itsaso soinuak, urpeko grabazkoak, lan soinuak (erriberako arotzak Ondartxon), arrai enkantea (Pasaiako portuan), Igartubeitiko tolarean sagardoa egiten, nabigazio soinuak, Pasaiako giroa...
Soinu hauetako batzuk galtzear dauden zenbait itsas jarduerak adierazten dituzte, beste batzuk gure oroimenekin uztartzen ditugu, gure belarriei ondare amankomun bateko xehetasunez eta aberastasunez ohartaraziz.

Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundiarena den Igartubeiti Baserri Museoa, Albaola Itsas Kultur Erakundea eta Zerain Paisaia Kulturala -Zeraingo Udala
Koordinatzailea: K6 Kultur Gestioa
Laguntzailea: Soinumapa
Babesleak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Saila

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.