Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-06-29 / 2014-01-07

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea

Publikoa: 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra

 
"1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea" erakusketa

1813ko abuztuaren 31ko gertaeren oroitzapena oinarritzat hartuta, Frantziako Iraultzatik Gerra Napoleonikoen bukaeraraino doan garaiari buruzko gogoeta zabalago bat irekitzen da. Indarkeriaren, gerraren eta krimenaren bukaera ikertzeko modu bat da, horiek errealitatea agortzen duten eta mundua bizigarri egitea eragozten diguten gertaera gisa ulertuta.

Erakusketa San Telmo Museoan eta Donostiako Untzi Museoan egongo da ikusgai, beste bi erakusketa jarriko dira, horien osagarri: hitzaurre gisara, Baionako Euskal Museoan, 1793. Konbentzio gerra izenekoa eta, epilogo gisara, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan, 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoa.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, eta lehenengo azterketa-kasu moduan, Décor, A Conquest by Marcel Broodthaers erakusketa aurkezten da ere.

San Telmo Museoan eta Untzi Museoan ikusgai egongo den erakusketa bederatzi kapitulutan egituratuta dago, eta horien signatura edo zenbatzeko modua Bake ituna proiektuan erabilitako metodologiatik dator. Bederatzi atal horiek bederatzi kontzepturi erantzuten diote, hots, Jendeen Nazioarteko Zuzenbidearen aitatzat jotzen den Francisco de Vitoriaren arabera bake-itun batek jaso beharreko bederatzi kontzeptuei:Historia, Lurraldeak, Ikurrak, Miliziak, Hildakoak, Ekonomia, Biztanleria eta Tratatuak. Lehen zazpi atalak San Telmo Museoan egongo dira ikusgai, eta azken biak Untzi Museoan.

Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da. 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, bere lehen aurkezpena, DSS2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak egin dute, ondorengoen koprodukzioarekin: Donostiako Untzi Museoa eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa; eta ondorengoen laguntzarekin: Baionako Euskal Museoa, Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionala, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.