Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-09-17 / 2014-11-02

Metropolis: berreskuratutako maisulana

Publikoa: Bizilekua Espainian, 20-35 urteko gazteak, Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra

 
Metropolis: berreskuratutako maisulana

1927. urtean Fritz Lang-ek zuzendu zuen Metropolis filmari buruzko erakusketa. Deutsche Kinemathek- Museum für Film und Fernsehenek ekoitzia izan den eta F. W. Murnau Stiftung eta STMren lankidetzarekin egin den erakusketa ibiltari honek, pelikularekin zer ikusia duten 115 argazki, akuarela, marrazki eta grabatuen erreprodukzio aurkezten ditu, beste hainbat ikus-entzunezkoekin batera.

Zalantzarik gabe, Metropolis filma zinemaren historian bisualki eragin handien izan duenetakoa da. Fritz Langen ikuspegi artistikoari zor zaio, bai eta bere kolaboratzaileen trebetasunari eta asmamenari ere. Etxe orratz ikaragarriak; horien artean, hegazkin eta trenbide garaiak abiadura bizian; jantzi ilunak soinean dituztelairmoki doazen langile zutabeak; eraztun argidunek argiztatutako robota –gizonmakina–: Metropolis filmeko irudi horiek iltzatuta daude memoria kolektiboan.

Erakusketak maisulan honen sortze-prozesuko dokumentu original ugariren erreprodukzioak erakusten ditu. Filmaketa-lan prozesuko argazkiek agerian uzten dute egindako ahalegin izugarria eta parte-hartzaileen sormena. Erakusketak filmaz ere badihardu. Lehen aldiz erakutsi eta gutxira laburtu egin zutenarren, 2008an filmaren kopia ia osoa aurkitu zuten Buenos Airesen eta horrek Gizateriaren Ondare gisa aitortutako film hau hobeto ulertzen lagundu du.

Metropolis: berreskuratutako maisulana Berlingo Deutsche Kinemathek filmotekak sortu zuen eta 2010ean inauguratu zen, filmaren bertsio zaharberritua estreinatu zenean. Parisen, Turinen eta Toulousen izan ondoren, erakusketa Donostian ikusgai dago, Zinemaldiko 62. edizioarekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemarekin bat eginez, azken honek bere 25. urteurrena betetzen duelarik.

Laborategi gunean. Sarrera doan.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.