Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-07-10 / 2015-11-30

Apain-mahaiko istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean

Publikoa:

 
Apain-mahaiko istorioak

Aldibaterako erakusketa. Uztailak 10 - Azaroak 30. 2015

Betidanik, gizonak eta emakumeak euren itxura pertsonala hobetzen saiatu dira Naturak eskainitako baliabide guztiez baliatuz. Egipton, Grezian eta Erroman Ohikoa zen kosmetiko eta olio perfumatuen erabilpena, baita tindu eta azalerako geruza edertzailena ere, ileorde eta pelukena barne. Orain sekretu horiek "Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean" erakusketan azalduko dira bilduma arkeologiko aparta baten bidez.

Bisitak erakusketara

- Erakusketak izan duen arrakasta dela eta, irailean museoak udako ordutegia mantenduko du ikustaldia egin ahal izateko: Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

- Asteazkenean, erakusketarako sarrera doan izango da.

- Larunbatero, 12:30an partikularrentzako ikustaldi iruzkinduak eskainiko dira. Gidatutako ikustaldia doakoa izango da eta bakarrik ordaindu behar da erakusketarako sarrera, 3 euro alegia. Era berean, taldeentzako ikustaldi iruzkinduak beste ordutegi batzuetan eskainiko dira, aurretik erreserba eginez gero.

- Era berean, deskubrimendu-ikustaldiak abian jarri dira. Horietarako, doako material didaktiko bat eskaintzen zaie familiei erakusketaren bisita atsegina egiteko. Deskubrimendu-ikustaldirako materiala esteka honetatik behera kargatu ahal da.

Edertasuna Antzinatean

Grekoentzat, estetika eta etika elkarrekin lotuta zeuden. Ongia eragiten zuen guztia, ederra zen. Edertasuna grezieraz “kaloskagathos” (kalos: ederra) zen, eta “agathos”, berriz, “bertutetsua”. Irudi seduktore batek irudikatzen zuen edertasuna: Afrodita jainkosak.Erroman, ordea, edertasunak ia naturaz gaindiko kualitate ideala izateari utzi zion, eta eguneroko bizimoduan esku hartzeko moduko kualitate bilakatu zen, bizimodua erraztuz eta hobetuz. Edertasuna zeruetatik jaitsi eta gauzatu egin zen.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Irungo Udala
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 63 93 53
  • E-maila: info-oiassomuseo@irun.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Eskoleta, 1 - 20302 IRUN - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Apirila-Abuztua Museoaren Ordutegia (2012-04-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Iraila-Martxoa Museoko ordutegia (2012-09-01 / 2020-03-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak 2012

Museoa: 6,00 € (tarifa murriztua 3,70 €)

Bisita gidatua museora: 7,50 € (tarifa murriztua 4,90 €)

Bisita gidatua Museoa + Xantalen: 10,70 € (tarifa murriztua 5,40 €)

Prezio bereziak taldeentzat

Igandetan
%50 murrizketa

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
  • Braillaea
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.