Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-05-09 / 2017-06-04

GABRIEL CUALLADÓ. Argazkiak

Publikoa:

 
Autoerretratua kamisetarekin

Gabriel Cualladó Candel

(Massanassa, 1925-Madril, 2003)

1994  Espainiako Argazkigintza Sari Nazionala.Argazki Bilera 2017ko programazioaren barruan, Photomuseumek aurkezten du Gabriel Cualladó-ren, Espainiako XX. mendeko argazkigintzaren erreferentearen, txuri-beltzezko argazki- sorta. Argazkilari amateur eta autodidakta,  argazkigilaritzan berandu zaletu zen. Garai hartan nagusi zen estetika tradizionalarekin apurtzen zuen estilo intimo eta pertsonala garatu zuen. Bere lanaren ardatza giza irudia da, ia beti bakarrik, isolaturik, eguneroko giro  soilaren barruan. Bereizgarri ditu laztasuna eta hizkuntza fotografikoaren garbitasuna, baita estilo zuzen eta gizatiarra ere.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako argazkigintzaren berriztatzean parte hartu zuten argazkilarien belaunaldi disdiratsuaren kide izan zen. Madrilgo “Real Sociedad Fotográfican” sartuta, sari ugari lortu zituen bertako eta nazioarteko lehiaketetan.

1959an “La Palangana” taldeko kide fundatzailea izan zen, gerora “Madrilgo Eskola” deituko zenaren ordezkariekin batera, hots, Ramón Masats, Francisco Gómez, Joaquín Rubio Camín, Leonardo Cantero eta Gerardo Vielbarekin. Geroago, AFAL taldean sartzen da (Almeriako Argazkigintza  Taldea), eta bertako kide izango da taldea deuseztatu arte. 1994an Espainiako Kultura Ministerioaren  Espainiako Argazkigintza Sari Nazionala jaso zuen.

Bere ekoizpen fotografikoa hiru taldetan banatu zuen: familiaren ingurunea, kanpo-argazkiak eta erreportajeak. Bere serie ezagunenak honakoak dira: Paris (1962), Alemaniar Garagardotegia (1960-1970), Madrilgo “Real Sociedad Fotográfica” (1979-1982), Madrilgo rastroa (1980-1981), Valentziako Albufera (1985) eta Gandía (1990)Argazkigintzari buruzko bere interesak beste alderdi batzuk ere bere gain hartu zituen:

  • Erakusketen prestaketa, Gerardo Vielbarekin Egungo Argazkigintza Aretoa sortu zuen.
  • Bere argitaratze-lana Espainian eta atzerrian argitaratutako aldizkari eta artikulu ugarietan agertu zen: AFAL, Arte fotográfico, Imagen y sonido, Cuadernos de fotografía (aldizkariko idazle-kide bezala), Nueva Lente, Nuevo Índice, Madrilgo Boletín de la R.S.F, Photovisión, Photo profesional Diorama, Lápiz, Poin du Vu (Frantzia), Photographies (Frantzia), Foto Mundo (Mexiko), Elegant Welt (Alemania), Cortkoe Foto (Errusia). Aldi berean, 1958 urteko AFAL urtekarian bere argazkiak agertu ziren, edota Everestek editatutako bost urtekarietan, Photography Year Book-en, Bartzelonako Primavera de Fotografían, Madrileko Museo Garaikidea 85, etab.
  • Bildumazaletasunaren aitzindaria, jatorrizko argazki eta argazkigintza-liburuen bilduma bikaina bildu zuen. Bere liburutegia argitalpen fotografikoen eta nazioarteko egileen liburuen lehen edizioetan osoenetarikoa zen . Bere argazki-bilduma Institut Valencià d'Art Moderm-eko gordailuan dago. 

Bere lanak aurkitzen diren lekuak honakoak dira: Irudi Kabinetean (Pariseko Nazio-Liburutegian), Madrilgo R.S.F-aren Artxiboetan, Madrilgo Reina Sofia Museoan, Madrileko Arte Garaikideko Museoan, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema Museoan, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Valentziako IVAM-en, Kordobako Fototekan eta Espainiako, Europako eta Amerikako hainbat bilduma partikularretan.

SARIAK (selekzioa)

1958: “Vieja estación” argazkia Madrilgo Salón Nacional de la Real Sociedad Fotográfican izan zen saritua.

1959: “Boda de Ramón Masats”, Popular Photography aldizkari iparamerikarrean  izan zen saritua.

1960: “Niña con flor”, argazkiak Valentziako Foto Clubak antolaturiko XI. Concurso Nacional de Fotografía Artística lehiaketan, lehen saria jaso zuen.

1961: Pariseko Liburutegi Nazionalak antolatutako erretratuen saloian saritua.

1962: Luis Navarro de Fotografía de Vanguardia saria.

Erretratu onenari saria Sadneseko saloi internazionalean (Norvegia).

Museo Nacional de Fotografíako ICI saria, Zinema eta Telebista sailean, europear argazkilari onenari.

1994: Espainiako kultura ministerioak emandako Espainiako Argazkigintza Sari Nazionala.

1998: Círculo de Bellas Artes-en urrezko domina.

2003: Valentziako Diputazioaren Alfons Roig saria.

 

 

BAKARKAKO  ERAKUSKETAK (selezkzioa)

1981: El Rastro. Real Sociedad Fotográfica, Madril.

1982: Bartzelonako Primavera Fotográfican erakusketa antologikoa zela eta.

Espectrum Canon, Girona.

1983: Centre Fotografic Visor. Valentzia.

Galería Forum. Tarragona.

Guadalajarako Galería Agrupación Fotográfica.

Sala Vinck, Xixon (Asturias).

Marion Valentine, Paris.

Galería Image, Madril.

1985: Fotografías. Bilboko Arte Ederren Museoa.

Fotografías. Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo.

1987: Galería Spectrum, Zaragoza.

1989: Obras desde 1957 hasta 1989. Valentziako IVAMen.

1991: IV Bienal Internacional. Posada del Potro, Kordoba.

TALDE ERAKUSKETAK (selekzioa)

1958: Abril aretoa, Madril.

Grupo Afal, Charleroi (Belgika).

Foto Club, Valentzia.

1959: Grupo Afal zenbait hiri europear.

Pariseko Espainiako enbaxada, AFAL taldearkin batera Afal y el club Les 30 x 40.

1960: Aixela, Baretzelona, Darro, Madril eta Teka, Bilbao.

1961: Salón del Retrato, Pariseko Liburutegi-Nazioanala.

Fotográfos Nueva Generación Pescara (Italia).

1962: Ranger Pastz eta Nils Nilson-ekin batera, Amsterdameko Musée Fodor.

Mostra Internazionale Circolo La Góndola (Venezia).

11 fotógrafos a París, Biosca aretoa, Madril.

Stern, aldizkari alemaniarrak antolatutako erakusketak.

1963: Fotografía Española Actual, Salon de la Imagen, Bartzelona.

1966: Interpress Photo 66, Mosku.

1978: Festival International de Arles.

Exposición  de Fotografía Actual, Galería Multitud, Madril.

1979: Hainbat argazkilari elkarteetako erakusketa aretoak, esaterako Madril, Guadalajara, Donostia, Iruñea etab.

1980: Semana Fotográfica Guadalajara 80.

1983: ARCO, Tarragona-ko Forum galeriarekin.

Floridako Unibertsitatean egin zuen erakusketa eta Contemporary Spanish Photographers, Ohioko Unibertsitatean parte hartu zuen.

Humanizar la Tierra, zenbait hiri espainiar eta europearretan.

1984: 259 imágenes, Fotografía Actual Española, Círculo de Bellas Artes, Madril.

ARCO, Tarragonako ARCO galeriarekin.

La Photographie Creative, Paris.

1985: Primeras Jornadas Fotográficas, Valentzia.

Europalia’85, Hasselt (Belgika).

1986: Espainiako argazkigintzaren historiaren lehen kongresuaren barruan, 50 años de fotografía en color, Círculo de Bellas Artes, Madril, PhotoVisión eta Kodak-ek antolatuta. Sevilla (Espainia).

1987: De lo bello a lo siniestro, Forum Galeria,  Arles (Frantzia).

1989: Fotógrafos de la Escuela de Madrid, Madrilgo MEAC.

Cuatriémme Rencontres Photografiques, Carcassone (Frantzia).

1990: Colección x colección, Primavera Fotográfica de Catalunya.

1991: Le Mois de la Photographie, Merignac (Frantzia).

1992: Cuatro direcciones: fotografía española contemporánea.

1992: The Spanish Vision: Contemporary Art Photography 1970-1990.

Almediterránea’92 Almeriako AFAL taldearekin.

Adquisiciones del IVAM entre 1985-1992, Valentzia.

Tiempo de Silencio, Primavera de Catalunya.

Le Mois de la Photographie, Paris.

1993: El teléfono en la fotografía, Sala Telefónica, Madril.

1994: Arco Natwest Collection.

Imágenes cotidianas 1957-1995.

Photographie Creative, Paris.

1995: Guitarra 95, una aproximación visual a la guitarra III. Kordoba.

2003: IVAM, Valentzia

Un amigo imagina, Centro Andaluz de Fotografía, Almeria.

2005: Fundación Astroc, festival Photoespaña.

2007: Argazkiak. Euskal Herria Museoa, Gernika.

2009: Gabriel Cualladó en la Colección del IVAM, palacio de la Aljaferia, Zaragoza.

2016: Fotografías. Torrebillela, Mungia.

2017: Argazkiak. Photomuseum, Argazki & Zinema Museoa.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.