Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-09-01 / 2017-10-01

OARSOALDEKO PERTSONA OSPETSUAK

Publikoa:

 
BATELERAK

~~Atlantikaldiarekin bat eginez, Iraultza dantza taldeak Errenteriako zein Oarsoaldeko pertsona ospetsuen jantzien erreplikekin erakusketa jarri du Jantziaren Zentroaren beheko solairuan.

XVI garren mendeko bi pertsonaren jantziak daude ikusgai. Bata, Martin de itsas-kapitaina da, Hain juxtu, Jantziaren Zentroa kokatuta dagoen Kapitain etxeko jabea. Jantzia egiteko Errenteriako udaletxean dagoen koadro bat hartu du Iraultza dantza taldeak oinarri. Erakusketan margolanaren kopia bat jarri da jantziaren ondoan.

Bestea, Maria de Lezo da, XVI garren mendean Ingalaterrako Catalina erreginaren zerbitzari izan zen emakumea. Garai horretako irudirik ez dago, jakin badakigu, erreginaren zerbitzariak bera bezela janzten zirela, horregatik Iraultza dantza taldeak jantziaren interpretazioa egin du, eta Tudor garaiko jantziaren kopia egin du.

Horiek Errenteriako pertsona ospetsuak. Beraiekin batera Pasai Donibaneko batelerak ditugu. Irudi hori sortzeko Pasaiako Albaola Faktoriaren laguntza izan du Iraultza dantza taldeak. Albaolak duela hamar urte egindako batela, XIX garren mendeko ontziaren kopia ekarri du Jantziaren Zentrora, barruan Iraultza dantza taldeak XVIII garren mendeko eskena osatu du. Luis Paret margolariak 1786 urtean egindako koadroa oinarri hartuta, batelerek Pasaiako badiara iritsitako pertsona dirudunak portura jaisten dituzten unea da.Batelaren barruan, XVIII garren mendeko bi batelera, bi emakume eta gizonezko bat ikus daitezke.

Erakusketan orotara bederatzi jantzi daude. Aurrekoei XIX garren mendeko batelera eta marinel baten jantziak gehitu behar zaizkie.

Erakusketa Irailak 2-tik  zabalik dago eta Urriaren lehenera arte irekita egongo da. Ordutegia, Larunbatetan goizetan 11:00-14:00 etara eta arratsaldetan 17:00-20.00 etara, Igandetan 12:00-14:00 etara. Erakusketa ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.