Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-09-08 / 2018-09-30

PORTUKO EMAKUMEAK

Publikoa:

 
PORTUKO EMAKUMEAK

~Mende hasieran portuan lan egiten zuten emakumeak gogoan Jantziaren Zentroan. Iraultza dantza taldeak XX garren mende hasierako euskal portu baten bizimodua islatzen duen erakusketa zabalduko du bihar, irailak 8, larunbatez.Kapitain etxera sartuta, olatuen soinu eta kaioen garraisiek emango digute ongi etorria. Sarreran, ezkerretara begiratu eta ehun urte atzera egingo dugu. Euskal portu batean gaude, lan eguna da, eta lonjara arrantzaleek harrapatu berri duten arraina sartu da. Arrain hori saltzen bi emakume topatuko ditugu, irudimena erabilita garai horretan bezeroak erakartzeko erabiltzen zituzten ohiuak entzun ditzakegu: “sardiña frexkue...”Deiari erantzunez, portura, bertara, arraina erostera datozen hainbat emakume ikusiko ditugu, saskiak buruan dituztela.Arrain-saltzaileena ez zen ordea portuan emakumezkoek zuten ogi-bide bakarra, galtzear diren saregileak gogora ekarri ditu erakusketa honetan Iraultza dantza taldeak. Bi emakumezko sareak konpontzen aurkituko ditugu, sareak josteko benetako aulki zein “orratzak” erabilita.Orotara hamar emakume topatuko ditugu Jantziaren Zentroaren portuan, tartean gizonezko bakarra, txikota (portuan txalupak lotzeko soka lodia) bizkarrean duen itsas gizona.“Portuko emakumeak”izeneko erakusketa irailaren 8 tik 30 era bitarte doan ikus daiteke Jantziaren Zentroan. Larunbatetan goizeko 11:00-14:00 etara eta 17:00-20:00 etara eta igandetan 12:00-14:00 etara. 

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.