Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-10-02 / 2018-11-04

Francisco Elósegui Limosuin. Erretratuak eta Gipuzkoako paisaiak. 1936-1957

Publikoa:

 
© © © © © ©
erretratuak eta Gipuzkoako paisaiak.  1936 – 1957
Telebistako serie amerikarra ikusten ari nintzela, oraindik denbora asko ez dela, literaturan eta zineman behin eta berriro errepikatu ohi den zerbaitetaz ohartu nintzen.
Pertsonaia nagusietariko bat berri-berriki itzali da eta norbait bere paperen artean miatzen ari da malkoak oraindik begietan dituela, eta hildakoa haurra zeneko argazkia topatzen du. Une horretan, irudia gelditu egiten da, eta soinu-banda ere bai. Isiltasunak adierazten digu irudia garrantzitsua dela.
Oinordetzan zenbat argazki utzi dizkigute gure senideek? Zenbat ditugu edo zenbat izan ditugu etxean? Zergatik da hura, hain justu, zimurtuena dagoena, gordetzen duguna?
Horren eta beste hainbat konturen inguruan galdera asko egin genitzake. Estetika, oroimena, oroitzapena eta oinordetzari buruzko galdera horiei erantzutea ez da batere erraza, gure aurreko belaunaldiaren argazkiak topatzen ditugunean.
Francisco Elóseguiren kasua kontuan hartzeko adibidea da.
1936 urtetik 1957ra, hil zen arte, bere gertukoei, bai bere familia, bai hurbileko paisaiari, argazkiak atera zizkion. Aisialdirako aukera eta baliabideak edukiz, argazki onak egiteko beharrezkoa den sentikortasuna zuen argazkizaleen artean eredua da. Gai “horrentzat” enkoadraketa eta argi egokia bilatzen zuen eta ondoren, errebelatu eta kontu handiz artxibatzen zituen argazkiak, datuak idatziz indize edo argazki-oinetan.
Bi ezaugarri hauek, sentikortasunak eta artxibo fotografikoaren garrantziak, erakusketa honetan bere isla dute. Bi atal desberdin nabarmentzen dira, batetik, irudi artistikoak aintzat har-tzeko, eta bestetik, irudiek duten balio dokumentala baloratzeko. 
Eta guzti horrekin batera, zehaztasuna, sentikortasuna eta estiloa. Horrela laburbil-tzen dugu Tolosako argazkizalearen lana. Horri esker, gerra zibila bukatu eta 60ko hamarkadako hazkunde ekonomikoaren arteko Tolosa eta Gipuzkoako tipo eta paisaiak ikus ditzakegu, egun kontutan hartzeko argazkigintza, alegia.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.