Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-11-10 / 2019-01-06

BASERRITAR JANTZIEN ERAKUSKETA

Publikoa:

 

Iraultza Dantza taldeak urtero Gabon jaietan egin ohi duen baserritar jantzien erakusketak asteburuan zabalduko ditu ateak.

 

Iaz, lehendabizikoz bi hilabetez luzatu zen erakusketa berezi hau. Bisitari kopurua eta interesa ikusita, aurten ere azaroan eta abenduan ikusgai izango da. Duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera du Jantziaren Zentrora hurbiltzen den orok.

 

Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatutako erakusketak aretoko bi paretak hartzen ditu. Sartu eta ezkerraldean, 11 jantzi ikus daitezke. XIX garren mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako jantzi originalen zein argazkien kopiak dira. Jatorriari dagokionez, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko jantziak dira. 9 emakumezkoenak eta 2 gizonezkoenak.

 

Parez pare, eskuineko paretan argazki zaharrak ikus daitezke. Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853/Bilbo 1943) argazkilari bilbotarrak duela ehun urte baino gehiago Euskal Herriko baserritarrei ateratako irudiak dira. Abaituak bi milatik gora argazki atera zituen, gehientsuenak Euskal Herriko herritar, tradizio eta jaietan egindakoak dira. Bilduma Bilboko Euskal Museoaren esku dago gaur egun.

 

Erakusketarako sarrera doanezkoa da eta ordutegiari dagokionez asteburu eta jai egunetan egongo da zabalik,larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:000etara.

San Tomas egunean ere Jantziaren Zentroak ateak zabalduko ditu ordutegi berezian. Goizean 12:00-14.00 ak bitarte, eta arratsaldean 18:00-20:00 ak arte.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.