Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-06 / 2019-06-02

Lihoa berreskuratuz

Publikoa:

 
Lihoa berreskuratuz

Lihoa landaretik oihal izaterainoko prozesua ezagutzeko aukera Errenteriako Jantziaren Zentroan.

 

Bi hilabetez, ekainaren 2ra arte, doan ikusteko aukera izango da Errenteriako Jantziaren Zentroan, asteburu eta jai egunetan.

Aran Garmendia Rekalde Errenteriako baserritar eta “Mundu bat ereiten” elkarteko ordezkariaren lanaren fruitua da erakusketa. Duela urtebete abian jarri zuen lihoa erein eta oihal bihurtu arteko prozesuaren ezagutza eta lanketa.

Erakusketak bi zati ditu, batean, lihoaren prozesu osoa ikus daiteke landare izatetik oihal bihurtzerainoko pausuak eta horiek emateko erabiltzen ziren tresnak.

Bestean, liho oihalaren emaitza jantzigintzan ikus dezakegu. Bi garai edo estilo ikus daitezke; antzinako diseinuak Olga Uribe durangarraren eskutik. Irazki-hari baxua eta altua lantzen ditu, 2009 garren urtean euskal ehungintza tradizionalaren inguruko ikerketa lana egin zuen eta ordudanik, antzinako diseinu eta marrazkien kopiak egiten espezializatu da.

Diseinu modernoak Amarenak egitasmoaren ordezkari den Oihane Pardoren eskutik. Hiru jantzi erakusgai daude; Lapurdin ekoiztutako lihoaz egindako kaikua, eta arreoetarako emakumeek egiten zituzten brodatuen kopia digitalizatuak dituzten soineko eta kimonoa. Amarenak egitasmoak euskal kulturako jantzi eta elementuak modernizatzea du helburu.

Lihoaren historia

Gizakiak nomada izateari utzi zionean Neolito garaian, nekazaritza lantzen hastearekin batera hasi zen lihoa ereiten. Euskal Herrian, XVI-XVII mendeetan balearen eta metalaren industriarekin batera lihoaren ekoizpena goi mailako merkataritza bihurtu zen. Emakumeentzat ogi-bide izatera iritsi zen.

Neskatoek 11-12 urte zituztenean, hilekoa etortzearekin batera, lur sail txiki bat jasotzen zuten lihoa erein zezaten. Euren lanetik eskuratzen zuten oihalarekin ezkontza egunerako arreoa osatzen zuten.

Lihoaren prozesua

Lihoa urtean birritan ereiten da. Neguko uzta San Lino egunez, irailaren 23an ereiten da, eta uzta maiatza aldera jasotzen da, Udaberrikoa, berriz, martxoan erein eta ekainean biltzen da.

Behin uzta jasota, bataz beste hamabost egunez beratu egiten da, bakterio batek lasto eta zuntza banatzea ekarriko du, ondoren, orraztu, harilkatu, eta telarrean edo ehungailuan ehundu. Prozesu benetan luzea.

Lihoaren harilkatze lana herriko emakumeentzat elkartzeko, tertulian aritzeko aukera ematen zuen. Gauero, ilunabarrean, elkartzen ziren, elkarren berri, herriko gertakarien berri izateko aukera zen. Gizonezkoek debekatuta izaten zuten, emakumeak harilkatze lanean ari ziren bitartean, tarte horretan, elkartuta zeuden baserrian sartzea.

XVI-XVII garren mendeetan lihoarekin oihalak sortzen zituzten, gaur egun, bestelako erabilpenak ematen zaizkio liho zuntzari, esaterako, medikuntzan kirurgian puntuetarako erabiltzen dute, eta surf munduan taulak egiteko karbono zuntza ordezkatzen ari da.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.