Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-16 / 2019-06-02

AGRUPACIÓ FOTOGRÀFICA DE REUS. Ondarea berreskuratzen

Publikoa:

 
©AFR ©AFR ©AFR ©AFR

AGRUPACIÓ FOTOGRÀFICA DE REUS

Ondarea berreskuratzen

Agrupació Fotogràfica de Reus (AFR), argazkilari-amateur lagun talde batek sortu zuen 1961eko azaroan. Sortu zenetik  Reuseko ondare fotografikoa, hots, Kataluniako antzinako argazkilarien lana, berreskuratzeko asmoa izan du.

Zenbait gai eta egileen bitartez, erakusketak ikusleari balio handiko dokumentu grafikoak eskaintzen dizkio hainbat ikuspuntutik begiratuta: artistikotik, lekukotasunezkotik, historikotik edo etnografikotik.

Bere helburuen artean patrimonio kultura zabaltzea zegoen. Horrela, urtero herriko edo inguruko gai bat jorratzea erabaki zuten. Adibidez, 1981ean Reuseko Modernismori (El Modernisme a Reus) heldu zioten, eta erakusketa bat antolatu zuten 100 argazkirekin eta 150 portfoliorekin, bakoitzak 6 argazki zituen.

Lehen lan horrek, jarraipena izan zuen, eta horrelako beste hogeita hamar inguruk jarraitu zioten, esaterako: Les Nostres masies (1981), Les nostres botigues  (1984), Ermites del Baix Camp i Priorat (1987), Memòria de Poblet (1990), Cal Navàs: el paradigma del modernisme burgès (1998) edota Gaudí, un reusense universal (2002).

Portfolioei dagokienez, esan dezakegu AFR-aren elementu berritzailea izan zirela.

Eguberrietako ekitaldi publikoan aurkezten ziren eta ikerketa-lan garrantzitsu baten emaitza ziren. Gai jakin baten inguruan argazki sorta egin ondoren, argazki-erakusketa antolatzen zen aukeraturiko irudiekin.

Hasiera batean, karpeta edo portfolio horiek 6 argazki zituzten, beranduago 9, eta bukaeran 10. Denak  sinatuta, zenbatuta eta bi idazlanekin zetozen, gehienetan bata  idazle batena, bestea historialari batek idatzitakoa. Esaterako, masiei buruzko portfolioan Ramon Amigó idazleak eta Pere Angera historialariak burutu zituzten. Gaur egun, karpetek egiteari utzi diote bere kalitatea tarteko, oso garestiak ateratzen zirelako.

Erakusketa honekin Photomuseumek AFR omendu nahi du, erakunde eredugarria delako eta aintzakotzat hartzeko lana burutzen duelako argazkigintzaren munduan.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.